Euskal Irratiak : egitarauak

Irrati bakoitzak bere programa eta lantaldeak ditu:

GURE IRRATIAk Baionan

Goizeko 6.30tik 20.00ak arte zuzeneko programazioa. Arratsetan laguntzaileek 24.00ak arte musika saioak gazteentzat aurkezten dituzte : GAUAZTE

IRULEGIKO IRRATIAk Donibane Garazin

Goizeko 6.30tik 20.00ak arte zuzeneko programazioa.

XIBEROKO BOTZAk Maulen

Goizeko 6.30tik 20.00ak arte zuzeneko programazioa.

 

ANTXETA IRRATIA Hendaian

2002an sortu irratiak egunean zuzeneko 6oren astelehenetik ostiralerat emaiten du, beste orenetan Gure Irratia eta Euskal Irratiak hedatuz

 

Gauaz laguntzaileek 24.00ak arte musika eta saio tematikoak aurkezten dituzte

Hauetariko zenbaitzuek elgarrekin edo txandaka programa batzuk antolatzen dituzte irratietan une berean hedatzen direnak.

Kultura arloan

Euskal Herrian Gaindi saioa : (10h.00-11.00)

Astelehenez : Gure Arbasoak (adineko jendeekin egindako saioa);
Asteartez : Gure Bazterrak (Natura eta ondareri emaniko saioa)
Asteazkenez : Kantukutxan (euskal musika kantagintzaz)
Ostegunetan : Azalegi (euskal kultura eta ikusgarriak)
Ostiraletan : Literatura (euskal literaturaren aktualitatea)
Igandeetan : Punttuka (bertsolaritzako aktualitatea)

Goizetako kronikak

Altxor ttipia (7.55) edo Erantzungailua (8.03) edo Jojoren komita (ostiraletan 7.40/7.59).

Arratsalde musikalak

14.30 /16.30 3ak Zuzenean (astelehen/larunbata)

Igande goizak elgarrekin

Euskal Herrian iragaiten den hanbat eta hainbat ekitaldi kultural edo sozialen berri zuzenean emanten da igande goizez, kronika berezi batzurekin ere Sukalde Xoko,  .
Eguneroko berrisailak 7.30,8.30,12.30 eta 18.30tan 4 nagusiak elgarrekin prestatu eta aurkeztuak dira :orotarat egunero 12 albistegi. Bakoitzak bere aldetik ere Tokiko berrisail bat 18.03 eta 7.03tan.

Aktualitate saio bereziak

Mintzaleku : Eztabaida-mahain inguruak aktualitateaz astero ostegunez 19.00 /20.00
On Daizuela Magazina: egunean eguneko aktualitatea eta kronikez osatua Astelehen / ostiarale 12.40 –13.30

Haurrendako sail bereziak

Petaxu extralurtarraren laguntzarekin asteazkenetan 13.00tan eta eskola guzietako haurren mundua ezagutzen dugu Konda Zure Mundua Petatxuri  saioan astearte arratsaldeko 14.30tan

Kirol Asteburuak

Ostirala arratsetik hasiz, larunbata arratsaldea, igande arratsaldea eta astelehen goiza, kirol kazetari bat eta kirol laguntzaileen laguntzaileei esker, ia erabat kirolen inguruan itzulikatzen da, kirol magazin eta zuzenezko partidak emanez astez aste: Rugbian Top 16, Federal I eta Federal II; Pilota xapelketa nagusiak; Futbola Bioanko Aviron, Hizotz Hockeyan Angeluko Hormadi; Eskubaloian Irisarri eta Atarratze ; Punpa Xare, Punpa Laster magazinak

Euskal Irratiak

  Euskal Irratiak : Frekuentziak

  • Gure Irratia  : 106,6 FM (Baiona)
  • Antxeta Irratia : 89,7 FM (Hendaia)
  • Irulegiko Irratia : 91,8 FM (Donibane-Garazi)
  • Xiberoko Botza : 95,5 FM (Maule)

Gure Irratia http://www.gureirratia.com helbidean entzun daiteke
Irulegiko Irratia http://www.radio-tv.com helbidean entzun daiteke

Informazio osagaiak

Euskal Irratiak ; historia

Egitura

Egitaraua

Euskararekiko konpromisoa

 

Pays basque numerique