Euskal irratiak eta euskaraEuskal Irratien helburua euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen hurbileko euskal komunikabideak izaitea da. Elgarrekin egin saioetan euskaraz aritzea da araua, noizbehinka, aktualitateak beste aukerarik uzten ez duelarik, beste hizkuntzak sartzen direlarik. Baliatzen den euskarari dagokoinez, irrati bakoitzak bere eskualdeko euskalkia darabil. Saio amankomunetan, Xiberoko Botzako salbuespenarekin, gure araua ondokoa da: irrati informazio amankizunak Iparraldean « euskara batua » bilakatu den batetan aurkeztea. Bapateko saioetan bestalde, programa bakoitzeko arduradunak, hiru lurraldeetakoak izanki, tokian tokiko elgarrizketak egiterakoan bere euskalkia mantenduz, euskararen erabilpena sustatzeko lan bat eramana da. |
Euskal Irratiak
Gure Irratia http://www.gureirratia.com helbidean
entzun daiteke Informazio osagaiak
|