Prehistoria eta Erdi Aroa

Lehen hamabost mende hauetan zehar

Historiaurrea bukatzera doalarik (K. a. 1000. urtetik aurrera), Euskaldunak beren auzokoekin harremanetan sartzen dira : Iberiarrekin, eta indoeuropar jende-multzo desberdinekin, hauen artean Zeltak, txandaka etorriak (Zeltiberiarrak hegoaldera, Galiarrak Garona ingurura eta handik hara), eta Erromatarrak (K. o. 476 arte, erromatar inperioa erori zelarik).

Duela 2500 urte honat euskarak ezagutu duen lurralde atzerakadaren irudikatzea (iturria : "Euskara, euskaldunon hizkuntza" - Joseba Intxausti)

Euskararen hiztegian bereziki, sumatuko dira hor latinaren lehen eraginak. Berantago, kristautzearekin batera, erlijiozko hiztegi zabal bat elizako latinetik euskarara pasatuko da.

Erdi Aroa

Euskarak atzerakada bat jasaten du arrazoi hauengatik :

  • Erromatarren administrazio pean Akitanian abiatu deseuskalduntzeak segitzen du
  • Hizkuntza erromanoak gero eta barnago sartzen dira Pirinio hegoaldean, Gaztelako erregeek Nafarroa berenganatu arte XVI. mende hasieran
  • Toki guzietan, administrazio hizkuntza (akto zibiletan nahiz erlijiozkoetan) latina da, Erdi Aro amaieratik goiti (XIII. mendean) gaztelera eta gaskoia izanen direlarik.

Baliabideak

Bideoa

Euskara historian
Bideo laburpen bat (2min11 - 2,6 mo - ADSL 512 kbps konexioa edo azkarragoa)

Windows Media Player (2,6 mo)
Real Media Player (5,5 mo)

Webgune interesgarriak

 euskara.euskadi.net
Euskal Autonomia Erkidegoko ataria euskararen historiari eta berezitasunei buruzko xehetasun anitzekin, besteak beste 2001eko inkesta soziolinguistaren emaitzak.
http://www.euskara.euskadi.net


Pays basque numerique