Soziolinguistika

Gaur egun, Euskal Herrian eta munduan gaindi, kasik 700.000 pertsonak dakite euskara. Gipuzkoa da lurralderik euskaldunena. Euskal Autonomia Erkidego osoan, bai eta Iparraldean ere biztanleen lautik batek euskaraz hitz egiten du; Nafarroan aldiz, hamarretik batek.

Hizkuntza gaitasuna lurraldeka
(2001eko inkesta sozio-linguistikoaren arabera)

Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo española) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan, duela hogei urte abiatu normalizazio-prozesuak ondorioak ematen ditu. Gazteen 10etik 6k euskaraz dakite. Ipar Euskal Herrian, aldiz, euskara gainbehera doa. Gazteen hamarretik batek baizik ez du euskara mintzatzen. Horrelako egoeran, euskara hiltzeko arriskuan diren munduko 3000 hizkuntzen artean sailkatu du Unesco erakundeak.

Azken hiru inkesta soziolinguistikoek ipar Euskal Herriaren egoera aztertu dute, hainbat joera nagusi azpimarratuz : euskararen ezagutza ttipitzen ari da, bereziki 16-24 urteko gazteetan (hauetarik %12 elebidunak dira, 35-49 urtekoetan %24 eta 65 urtetik goragokoetan %38 direlarik), eta familiak ez du euskararen transmisioa segurtatzen, bi gurasoek euskara dakitelarik ere...

Alta, badirudi euskararen irakaskuntzaren garapenak hizkuntzaren beherakada apur bat geldiarazten duela. Alderantziz hego Euskal Herrian, euskararen ezagutza etengabe hedatzen da, gazteengan ere.

2001eko azken inkestak erakusten du iparraldeko biztanleen %42ek nahi dutela euskara irakatsia eta erabilia izan dadin.

Baliabideak

Bideoa

Euskararen egoera
Bideo laburpen bat (2min46 - ADSL 512 kbps konexioa edo azkarragoa)

Windows Media Player (4,2 mo)
Real Media Player (6,8 mo)

Webgune interesgarri batzu

 euskara.euskadi.net
Euskal Autonomia Erkidegoko ataria euskararen historiari eta berezitasunei buruzko xehetasun anitzekin, 2001eko inkesta soziolinguistikaren emaitzak barne.
http://www.euskara.euskadi.net

 euskadi.net
Euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa, herrialdeka.
http://www.euskadi.net/euskara_adierazleak

 soziolinguistika.org
Euskararen berreskurapen eta normalizaziorako soziolinguistika garatzea da erakunde honen helburua. Anitz baliabide interesgarri eskaintzen ditut (inkesten emaitzak, gogoetak...).
http://www.soziolinguistika.org

eurocity.org
SEI Elkarteak Baiona-Donostia Eurohirian erabiltzen diren hiru hizkuntzei buruz (euskara, gaztelera eta frantsesa) egin duen inkestaren eta BAT-Soziolinguistika Aldizkariko 47. zenbakian argitaratu duen azterketa soziolinguistikoaren aurkezpena.
http://www.eurocity.org/page.asp?IDPAGE=119

 

Pays basque numerique