Daniel LANDART
Hamazazpi urtetan hasia euskaraz idazten. Hogei urtez (1965-1985) euskal antzerkiaren animatzailea : antzezle (8 aldiz), idazle (12 obra) eta zuzendari (15 antzezlan), 1983an Azpeitiako Antzerki Topaketetan " Zuzendari egokienari " sariaren eskuratzailea. Antzerkilarien Biltzarra elkartearen sortzailea 1967an Baigorrin, eta lan asko egin duena " Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea (EATB) elkartearen barnean (Urnietan abiatua 1977an). Liburuak : Hogoi urte, Aihen ahula (3 edizio), Erranak erran, Batita Haundia(Irun Literatur Saria), Anaiaren azken hitzak. Artikulu askoren idazlea kazeta eta agerkari hauetan : Gazte, Pan-Pin, Etchea, Enbata, Herria, Almanaka… Hogei bat kantuen hitzak egin ditu. Musikatzaileak eta kantariak : Mikel Laboa, Gorka Kñor, Anje Duhalde, Errobi taldea, Mixel Ducau. Lau urtez (1981-1984) igande goizero, Radio Côte Basque irrati publikoan kronikalaria. Bertsu saio askoren antolatzailea eta gaijartzailea. Gai horretaz erakusketa eta liburu baten egiten partehartzailea. Euskaltzain urgazlea (1979). 1985az geroz euskal kultura alorreko profesionala, luzaz inprimerian ari izan ondoan. Euskal kultur erakundean 1990ean sartua. Zuzendariordea. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! LEHIAKETA - ARTEASormenaren eresiak 2008ko irailaren 7a TOPAKETAK - MUSIKAIzpegiko txalaparta festa 2008ko irailaren 7a KONTZERTUA - MUSIKAMaialen - Xabaltx 2008ko irailaren 7a KONTZERTUA - KANTALDIAIzarrak 2008ko irailaren 7a HITZALDIA - ONDAREAGaztelu mendiko ikerketa arkeologikoak 2008ko irailaren 10a KONTZERTUA - KORU KANTUAOldarra 2008ko irailaren 12a ANIMAZIOA - ZIRKOAMUSIKA - ARTEAErtz - Bertze Musiken Jaialdia ERAKUSKETA - ARTEAEuskal margolaritza garaikidea ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETAERAKUSKETA - ONDAREA
|