Profesionalizatze bidean
1998az geroz, euskaldun batek baino gehiagok bere arteaz profesionalki
bizitzeko hautua egin du, antzerki-lanak euskaraz eta frantsesez
emanez.
Azken aldian, Azika (http://www.azika.org) eta
Traboules txotxongilo taldeek beren lehen sorkuntzak
aurkeztu dituzte eta profesionalisatze bidean dira.
Azken hamabi urteetan Biarritzen finkatu Le théâtre
des Chimères (http://www.theatre-des-chimeres.com)
konpainiak « Haurra xutik » aurkeztu du, Olatz Beobide eta Txomin Héguy
antzezleekin. Momentu honetan, konpainia hori lan handia egiten ari da
"Kaukaziar kreazko borobila" Bertolt Brecht-en "Le cercle de craie
caucasien"-en euskarazko bertsioaren sortzeko.