Amets ARZALLUS

IZEN-DEITURAK : ARZALLUS ANTIA, Amets
SORTEGUNA : 1983-XI-09 
HERRIA : HENDAIA (Lapurdi)
OFIZIOA : kazetari
BIZILEKUA : HENDAIA (Lapurdi)

MOTA : bat bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea. Donibane Lohizunen sortu bazen ere, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, arras kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen. 10 urtetik goiti Kanboko Seaskaren kolegiora ikastera joan zen, eta gero Baionako Bernat Etchepare Lizeora. Hegoaldearekin arras lotua egoiten bada ere (jatorrian nahiz bestalde), Iparraldekoa sentitzen da. Orain bertsutan eta futbolean segitzen du, eta ikasketetan, kazetaritzara bideratu da Leioako Unibertsitatean.
Nafarroako txapelduna izan da lau urtez (2000-2003).
Bertso-eskolako irakasle aritu da Donibane Lohizunen 2000-2001 ikasturtean eta Hendaian 2002-2003 eta 2003-2004 urteetan.

BERTSULARI-TXAPELKETAK :

  • Nafarroako txapelketa 2000 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2001 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2002 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2003 : txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2008 : txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2010 : txapeldun
  • Txapelketa nagusia 2001: final-aurreak (Donibane-Garazi, Etxarri-Aranatz, Hendaia)
  • Txapelketa nagusia 2005: finalista
  • Txapelketa nagusia 2009: txapeldun-ordea

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Mattin saria (Ahetze) 2000 : txapeldun
  • Oiartzungo herri mailako bertsolari gazteen txapelketa 1998 : finalista
  • Oiartzungo txapelketa 2000 : txapeldun, taldeka
  • Oiartzungo txapelketa 2003 : finalista
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : txapeldun orde

BERTSUPAPER LEHIAKETAK :

  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa (Hernani) 1997 : lehen saria (14 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999 : bigarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Leioako bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen saria (17 urte artekoen mailan)
    Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997 : hirugarren saria (16 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1998 : lehen saria (16 urte artekoen mailan)

ARGAZKI BILDUMA

Argazkiak euskal kulturaren atarian ikusgai daude.
Argazki bildumara joan

SOINU ZATIAK

2001eko Bertsulari txapelketa nagusiko final-aurreetan grabatu bertsu baten lehen partea (Xenpelar dokumentazio zentroa)

Windows Media Player

Real Player

Lekulotasuna Xalbadorren poesiaz
(Euskal kultur erakundea)

Windows Media Player

Real Player

Lekukotasuna bertsularitzaren arrakastaz gazten artean
(Euskal kultur erakundea)


Windows Media Player

Real Player


BESTE MOTAKO BALIABIDEAK


Euskal kultur erakundeak 2004ko udazkenean egin elkarrizketaren laburpena
(425 Ko)

 

 

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Bat-batekoan!

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Bertsularitza
  • Literatura
  • Musika
Gabrielen lekua 2014/04/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu Afaria 2014/04/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsokleta 2014/04/22
Gehiago…
Interneten
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsu-eskoletako topaketa | 2014-04-15, Bertsozale Elkartea

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsu-eskoletako 30 gazte bildu dira 3 egunetan (apirilaren14, 15 eta 16) Irabarneko "Chateau de Libarrenx"-en gazteen topaketetan.

Tags:

Bertsoa eta ahozkotasuna ate handitik sartu dira Udako Euskal Ikastaroetan | 2014-04-16, diariovasco.com

'Bertsoa unibertsitatean' izenburuaren pean hiru ikastaro eskainiko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Eta jarduerak ez dira hor amaituko. Ondorengo lau urteetan ere izango dira ikastaroak, Mintzolak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker.

Tags:

Mixel Itzaina: «Azaldu nahi izan dut Xalbadorren baitan sentitua, obran ikusia» | 2014-04-15, iparraldekohitza

Xalbadorren bertsoek sortzen duten liluraren zergatiaren bila joan da Mixel Itzaina ‘Xalbador’ liburuan, zirriborroetatik abiaturik, metaforak aztertuz, baita horien egilearen nortasuna ere.

Tags:

Gehiago…