Amets ARZALLUS

IZEN-DEITURAK : ARZALLUS ANTIA, Amets
SORTEGUNA : 1983-XI-09 
HERRIA : HENDAIA (Lapurdi)
OFIZIOA : kazetari
BIZILEKUA : HENDAIA (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak, bertsu-erakasle

BIOGRAFIA :

Kexux Arzallus bertsulari goiaztarraren semea. Donibane Lohizunen sortu bazen ere, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertsu giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, arras kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen. 10 urtetik goiti Kanboko Seaskaren kolegiora ikastera joan zen, eta gero Baionako Bernat Etxepare Lizeora. Hegoaldearekin arras lotua egoiten bada ere (jatorrian nahiz bestalde), Iparraldekoa sentitzen da.

Kazetari ikasketak segitu ondoan, Argia aldizkariko elkarrizketa egile, Euskadi irratian kolaboratzaile, bertsu-erakasle, besteak beste.

Txapelketa asko irabazi du, Nafarroako Txapelketa, XILABA - Iparraldeko bertsulari xapelketa -, bai  eta titulu ohoretsuena, 2003an, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren irabazle izan baita Maialen Lujanbioren aitzinean.

Amets Arzallus, 2013ko Bertsulari Txapelketa Nagusiko txapelduna, Juanito Dorronsororekin (EITB)

BERTSULARI-TXAPELKETAK :

  • Nafarroako txapelketa 2000 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2001: txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2002: txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2003: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2008: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2010: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2012: txapeldun
  • Txapelketa nagusia 2001: finalerdiak (Donibane-Garazi, Etxarri-Aranatz, Hendaia)
  • Txapelketa nagusia 2005: finalista
  • Txapelketa nagusia 2009: txapeldun-ordea
  • Txapelketa nagusia 2013: txapeldun

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Mattin saria (Ahetze) 2000: txapeldun
  • Oiartzungo herri mailako bertsolari gazteen txapelketa 1998: finalista
  • Oiartzungo txapelketa 2000: txapeldun, taldeka
  • Oiartzungo txapelketa 2003: finalista
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : txapeldun orde

BERTSUPAPER LEHIAKETAK :

  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa (Hernani) 1997: lehen saria (14 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: bigarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Leioako bertso-paper lehiaketa 1999: lehen saria (17 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997: hirugarren saria (16 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1998: lehen saria (16 urte artekoen mailan)

Kontaktu datuak: Amets Arzallus, bertsularien errepertorioan eke.org atarian.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Bat-batekoan!

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Odei Barroso - Xumai Murua - Eneritz Zabaleta 2014/09/17
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Baratzeko Hitzak 2014/09/20
Gehiago…
Interneten
2014 Ahoa Bete Hots jardunaldi arrakastatsuak | 2014/09/02, Mintzola

Mintzolak bosgarren urtez jarraian antolatu ditu Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Antzerki, kantu, ipuin eta bertso munduko borondatezko ordezkariek osatu batzordeak diseinatu zuen egitasmoa; Mintzolaren bidez gauzatzeko gero. Eta jardunaldiotan ikusiak ikusi, zein ikasleen balorazioa orriak aztertu ondoren, jardunaldi arrakastatsuak izan direla onartu behar du Fundazioak; harrokeriarik gabe, baina poz-pozik.

Tags:

Bertsoak Opari | 2014/09/01, bertsoakopari.com

Bertso bat opari gisa egin nahi? Hautatu zazu bertsularia eta informazioa eman. Guk bidaliko diogu kontu guztia. Bertsua igorria izango zauzu, nahi duzun moduan, egin bezain laster.

Tags:

Emakume zen Xenpelar | 2014/08/29, Berria.eus

"Kantuan diren lekuak" udako seriean, Iñigo Astiz Errenterian dabil aipagai duelarik Joxepa Antoni Aranberri Petriarena 'Xenpelar' emazte bertsularia.

Tags:

Gehiago…