Euskal dantza: lekukotasunak

Euskal dantzari eta koreografo batzuen lekukotasunen bilduma.

Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz...
[+] Gehiago jakin

Philippe Oyhamburu

Filipe Oyhamburu (1921) euskal kulturaren enbaxadorea izan da beti.
Bere bizi osoan nahi izan ditu euskal dantzak eta kantuak munduan zehar ezagutarazi, hala nola sortu zuen "Etorki" taldearekin...
[+] Gehiago jakin

Pantxika Telleria

Ttikitatik euskal dantza munduan murgildua, bai eta dantza garaikidean engaiatua, Pantxika Telleria koregrafoak EliralE dantza konpania sortu du 2001ean. Publiko gazteari zuzendutako piezak sortzen ditu diziplina ezberdinak uztartuz...
[+] Gehiago jakin

Patrick Quéheille

Patrick Quéheille (Barkoxe, 1964) Barkoxeko Etxahun kultur elkarteko burua, dantzari, dantza erakasle eta pastoral idazle da. Zuberoako ohiduretaz jabeturik, tradizioa transmititzen du, berrikuntza sortzaile izanez aldi berean...
[+] Gehiago jakin

Roger Goyheneche

Roger Goyheneche, Leinua taldea sortu zuen Euskal Herriko dantza tradizionala berritzeko asmoarekin. Koreografoak dantza sorkuntzak asmatzen ditu, hala nola 2010ean Sakratua (dantza Elizan). XX. mendeko dantza eragile aipagarrienak aurkezten dizkigu, bereziki Bittor Olaetak bultzatuak, J.Nesprias, P.Oyhamburu eta B.Bettelu...
[+] Gehiago jakin

Mizel Theret

Mizel Theret (1959, Hazparne, Lapurdi) dantzari eta koregrafoa da. Oroitzen naiz... ikusgarrian, euskal dantzako hiru ikur bildu ditu: Koldo Zabala, Jean Nesprias eta Philippe Oyhamburu... 76, 85 eta 91 urteko gizonak. Omenaldian erori gabe, oroimenean sartuz, ikusgarri berezia osatu du Theretek bere "hiru aitatxiekin".
[+] Gehiago jakin

Peio Labeyrie

Peio Labeyrie (1983, Baiona, Lapurdi) aurpegi ezaguna da kultur eta dantza munduan.
Etorkizuna Kontzeptuak talde berriaren arduradun gazteak euskal dantzaren azterketa sakona eskaini digu.
[+] Gehiago jakin

Jon Iruretagoyena

Jon Iruretagoyena (1985, Lekorne, Lapurdi) dantzaria eta koregrafoa da. Maritzuli konpainiako lehendakari, euskal dantza irakasle ere bada IDB-n, baita hainbat kolaborazioetan. Maitaldian, Xiberoko dantza-teknikaren historiaz konferentzia bat eskaini du. Hitzaldiak eragin duen harriduratik jalgi da elkarrizketa hau.
[+] Gehiago jakin

Johañe Etxebest

Johañe Etxebest (1980, Ligi-Aterei, Xiberoa) irakasle da ofizioz, baina dantza munduan da ezagun euskal kulturaren panoraman. Itzaleko langile, taula gainean ikusten ahalko da azaroaren 2014ko 7 eta 8an Maulen estreinatuko duten Baküna Show ikusgarrian. Aitzaki ederra xiberotar dantza osotasunean aipatzeko, eta horren inguruan dituen proiektuak ezagutzeko.
[+] Gehiago jakin