AlavaArabako dantza gehienek erlijiozko jatorria dute, Beste batzu Ama Birjinaren omenez emanak dira edo laborari jatorria dute. Hala nola Eltziegoko " zuhaitz dantza " (ikus argazkia).
"Zuhaitz dantza" Baserritarrek garrantzia handia ematen zioten landarediari. Zuhaitza sakratua zen lehengo euskaldunentzat. "Mari", euskal jainkosa nagusiaren irudikapenetarik bat da. Kristau-erlijioak hortaz baliatu da, Ama Birjinari zuhaitzekin zerikusia duten ospatze ezberdinak egiten baitira, hala nola elorriarekin Lapurdiko Ainhoan bezala. Beihala, maiatzeko lehen egunetan zuhaitz baten landatzea gauza arrunta zen. Hori oraino egiten da Arabako eta Nafarroako toki batzuetan. Horrela, Arabako Done Bikendi Aranan, maiatzaren 3an, herri guziak pago bat landatzen du. Zuhaitz horrek herria, herritarrak eta uztak babesten ditu. Lurraren eta zeruaren arteko egiazko lokarria da. Ohidura hori oraino bizirik da ; horren inguruan zinta dantza sortu da, dantzariek zinta horiek enborraren itzulian inguratzen dituztelarik. Masta bat eta zintak erabiltzen dituen Eltziegoko "zuhaitz dantza"-k ere ideia horrekin bat egiten du. |