Nafarroa-Beherea
Baxe-Nafarroak dantza tradizio handia du. Hona hemen hiru berezitasun :
- kabalkada
- besta berri
- toberak
Kabalkada
Dantza eta komedia zatiak nahasten dituen plaza eta karrika ikusgarria da. Batzuetan, kabalkadak bakarrik dantzaren inguruan egiten dira, antzerkirik gabe. Gai berezi bat badutelarik, "Toberak" deitzen dira, publikoa jakinean izan dadin.
Dantza antzerkia bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da : kabalkadaren bihotza da. Dantza jauziek ohorezko tokia dute. Beste guziak hortik heldu dira.
Kabalkadaren berezitasuna koreografian eta melodian da.
Hona ondotik, ematen diren dantzak :
-
Gabota dantza,
-
" Euskaldunak " eta " Sorginak " (Faustin Bentaberry-ren sorkuntza),
-
Jauziak ( urrats andana bat badute, urrats-markatzaileak erraten dituenak). Urratsak manera ezberdinez nahas daitezke melodia berarekin : Mutxikoak, Hegi, Maiana, Ahuntxa, Ostalerrak…
-
Kontradantzak,
-
Dantza korda. Mendialdeko gazte batek zuzendu behar zuen eta batzuetan orenak iraun zezakeen herrian barna.

"Sorginak" Baigorriko Arrola dantza taldeak emanik.
Kabalkadako pertsonaia nagusiak :
-
" Zaldikoak ",
-
" Gorriak ",
-
" Banderariak "
-
" Makilariak ",
-
" Giganteak ",
-
" Zapurrak " ,
-
" Basa andereak ",
-
" Andere xuri ",
-
" Bolantak ".
Besta-berri
Banderariek eta zapurrek Napoleonen garaiko militar jantziak badituzte eta bolanta anitzez eta makilari batez edo bi makilariz lagunduak dira. Denak batean eguneko mezara joaten dira musikariekin. Erdiko pasabidean bi lerrotan banatzen dira. Sagara denboran, tronpetek jotzen dute eta banderariek banderak astintzen dituzte aitzinetik landu mugimendu batean.
Meza bururatzean dantzariak eta musikariak herriko plazara ateratzen dira herriko agintari eta erlijio agintariekin, "bolant dantza"-ren emateko.
Toberak
Aktualitateko gai batekin zerrikusia duen antzerkia da. Gertakari bati edo oker ibili den norbaiti buruzko halako zatira bat da. Desfile batekfartsa irekitzen eta ixten du, dantzari guzien parte hartzearekin.