Historia
Euskaldunen lur hau, egundainotik bidaia bide dugu, beste populu batzuk jarraian menperatua edo indarrez hartua, erdi arotik beretik, Konpostelako bideetan zabiltzan beilarien babesleku. Euskal Herria, mendez mende, bere ganat zetozen jendeen ekarpenaz eraldatu da.
Itsasoari eta munduari idekia, historian zehar haurrak atzerriratzen
ikusi ditu. Egun batez joan ziren, kanpoko saldaren ddastatzera, gogoaren
arraberritzera, edo batzu beharraren beharrez, ogibidearen irabaztera.
Gaur egun, hamar milioiez goiti dira munduan gaindi, diaspora haundia
osatzen dutela, beti beren etxondoa eta herria bihotzean dauzkatela.
Bi Europen arteko bidegurutzean,
Euskal Herria ez da bakarrik pausaleku goxo bat, bere aire fresko, kirola
eta aisaldi atseginekin ; gure lurraldea, euro-eskualdearen erdian, osoki
antzaldatzen ari da.
Gaur egun garena gara, atzean dugun historia luzeak horrela egin
gaituelako.

