Donapaleuko festibalaAgorrila minian, udako lan haundiak bururatu ondoan, etortzen dira Santa Madalena Karrikako plazarat, gure herrietako gizon azkarrenak. Zeren hor, 1951-tik goiti, parropiako kermezaren karietarat, antolatzen dute, urte guziz, feztibal bat, Andredena Mariaren ondoko igandean. ![]() Soka tira 1960 aldean Lan horri lotu zirelarik, gauza berria zen, beraz gomitatu zituzten zortzi herri, egun guziz erabiltzen zituzten lan moldetan desafiatzeko: lasto, ogi zaku, soka, aizkora, arpana, orga… ez zuten baitezbada aintzinerat entrenatzerik. Oroin buru, xapel bat bazen irabazteko, beraz, ondoko urtetan lotu ziren zonbait aste lehenago, gaur egun tiralariak, urte guzian, guti edo aski prestatzen dira. Horrela gatik egundaino begiratu dute lehen eguneko hatsa eta kartsutasuna. Laneko galza urdinak, atorra xuria…oinetakoak bakarrik hoberatu dira. Gizonak beren partetik azkarrago ateratzen dira, bai eta harrigarriko pizu haundikoak. Lasto altzalea egun dilindan ibiltzen da, sakularia tira ahala lasterka, orga tanka tanka itzulikatzen dute, aizkorak eta arpanak bizar navela bezain xorrotxak dituzte. Soka tiran ere, lehen alditik aldatu dira moldeak. Bainan, Donapauleko festibala ez da herritik kampo ibili, galdeak izan zituzteralik Frantzia beheretik eta Eskoziatik. Ez ditake, horrelako gauza arradoa bere sor untzi kanpo molda, gostua gal lezake, gatz-biperrak amikuzen dira. Donapaule bat eta bakar dago, ez ditake bertze bati pareka edo konpara, ixil beraz kalapita. Besta haundi bat da, eta egun, bertze taldetako jokolariak aritzen dira Donapaulen. Oroin buru denen artean partekatuko dute harritzeko afari bat, urte guziz emaztek antolatzen dutena, plazaren itzalian. Segi dezatela beraz luzaz Donapaulen, ikusiz nola milaka etortzen den populua, errezeta ona da, orain 50 urtez gauza bera gozatzen dugu, gohainditu gabe. Eta oroin buru, hor agertzen da, nola gure herrietan, egun guziz, lanari lotzen ziren gure laborariak. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - ANTZERKIAIKUSKIZUNA - ANTZERKIAKalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a IKUSKIZUNA - BIDEOAIrri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a TOPAKETAK - POESIAKoldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a TOPAKETAK - OMENALDIAPiarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a HITZALDIA - MULTIMEDIASecond Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a KONTZERTUA - MUSIKAUfestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a HITZALDIA - ONDAREAHeriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a ERAKUSKETA - ARTEA
|