Soka ixtorio

Hastapenean ez zen soka baizik aipu, Donapaleu, Sara, Jutsi, Bastida, Baiona, Donibane, Uztaritze, Senpere, Donamartiri, Orzaize…plantatu ziren talde batzuen biltzera, ainhitzetan, auzoko tirari bat edo beste bilduz. Doxpiren itzulian gehienik, hasi ziren behin mintzatzen, gero elgarretaratzen, gisa hortan, ikusi ditugu Ipar Euskadiko ekipa batzu, hala nola, Suedan, soro gainean, 1978 urtean.

Txinatarrak Eskozian (argazkia : Ph Biscay)

Ordu artino gizon pizuenak ematen ziren, kontrarioek aski lan izan zezaten karga hauni horren mugitzeko. Bainan, 1991 urtean, Bilbaon, munduko xapelgoetan, harro aldi gaitza bildu ginuen. Pizua ez zen aski, teknika mintzo zen eta gainera, gomazko tapiza batean behar zen finkatu.

1991 urte berean lotu ziren Euskal Kirol Federazio baten plantatzera, jada aipatu gizonekin, eta Jean Pierre Biscay, lan horretan agertua zena behin Donibanen eta gero Saran. Ez ziren baitezpada denak elgarretaratu eta min guziak lotu, bainan horrela gauzak sail onean ziren abiatu.

Hala nola larri larria, zer deliberatua izan zen:

  • euskal jokoeri oldar berri bat emaitea,
  • joko modernoak eta gazten gostukoak pensatzia,
  • jokoen arima eta kartsutasunaren begiratzea,
  • zazpi probintziak elgarretaratzea, xapelgo bakar batean.

Segitu behar ziren bide larrienak zilatu ziren beraz, behin soka tiraren dako, bainan emeki emeki, bertze joko proba batzu sartu ziren.

Bainan asmo bakar bat agertu zen, nola joko xoila batzu behar zirela kirol erreal batzuen heinerat altxatu. Neurri, arerio, tresna, preparazio, oinetako…bidea luze zen, bainan sail ona hartua zen behin betikotz. Eta gainerat, Hegoaldean, Euskadiko Herri Kirol Federakundea agertu zen laguntzaile. Bi aldetan formakuntza berezi bat antolatu zuten epaile berri batzu plantatzeko, gisa hortan, galdegin gauzak errespetatuak izan ziren.

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

LEHIAKETA - ARTEA

Sormenaren eresiak 2008ko irailaren 7a

TOPAKETAK - MUSIKA

Izpegiko txalaparta festa 2008ko irailaren 7a

KONTZERTUA - MUSIKA

Maialen - Xabaltx 2008ko irailaren 7a

KONTZERTUA - KANTALDIA

Izarrak 2008ko irailaren 7a

HITZALDIA - ONDAREA

Gaztelu mendiko ikerketa arkeologikoak 2008ko irailaren 10a

KONTZERTUA - KORU KANTUA

Oldarra 2008ko irailaren 12a

ANIMAZIOA - ZIRKOA

Oreka - Ate idekitzeak

MUSIKA - ARTEA

Ertz - Bertze Musiken Jaialdia

ERAKUSKETA - ARTEA

Euskal margolaritza garaikidea

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Euskal Herria 1860-1930

ERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETA

Batekmila - Euskal Munduak

ERAKUSKETA - ONDAREA

Saralegui - Lesca

Pays basque numerique