ZakulariakHor ditake, gure xokoan bakarrik egin ditaken, joko bakar bat. Ogi joitetan, mekanika edo batusa, nahi duzuen bezala, sakuak, pizatu ondoan, ematen zire lerroz lerro, batusaren ondoan. Hola agertzen zen, zer balio zuen etxaldeak eta berdin laboriaren bertuteak.
Donapaulen dute lehen aldikotz naski antolatu xapelgo bat. Kirolariaren bizkarrian kargatzen da 76kg–ko ogi saku bat(75kg ogi bihi, kilo bat saku-kalamu), ez eta artoa zozoki kundatzen den bezala. Gero, aski da 60m lasterka egitea, eta berriz gibelerat itzultzea. Aski, bainan kasu, kargarekin aintzinerat uzkailtzen ahal zira, sakua lurrian, eta behar bada, ogi bihia barreaturik. Berdin zure karga lerratzen ahal da bizkarrian, astaletarat. Behar da beraz finki lotu saku idorrari, eta karreatu erdi lasterka. Orain baduzte sakuetan xingola azkar batzu, ongi lotzeko, eta 80kg-ko pizua, edozoin bihi, arto eta berdin arinarekin egina da. Aldi batez, hegoaldekoek irabazi nahiz, bazuzten saku ederrak, babaz beterik…bainan 60kg bakarrik pizu. Aski kexatu zen Doxpi, artetik erran behar da rugbilariek, dena indar eta zalutasun (Dospital, Ondarts…), joko hori arrats beren izarikoa zutela. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - ANTZERKIAIKUSKIZUNA - ANTZERKIAKalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a IKUSKIZUNA - BIDEOAIrri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a TOPAKETAK - POESIAKoldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a TOPAKETAK - OMENALDIAPiarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a HITZALDIA - MULTIMEDIASecond Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a KONTZERTUA - MUSIKAUfestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a HITZALDIA - ONDAREAHeriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a ERAKUSKETA - ARTEA
|