Literatura1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua,Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozko eta profanoen bilduma.
XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti,euskal literatura laikotuko da. 1950eko hamarkadaz geroztik,Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du. Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzakegu : Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, “Obabakoak” eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da), eta Itxaro Borda,“Euskadi” saria irabazi zuena 2001ean, “100% basque” liburuarekin.Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian. Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen
lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza. Azken hogeita hamar urte
hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete
dute euskararen berjabetze prozesuan, horietan kantua eta antzerkia. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - MUSIKAJAIALDIA - ANTZERKIAANIMAZIOA - IPUINAKMixel Etxekopar 2008ko maiatzaren 17a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAArgitxo eta Dir-Dir 2008ko maiatzaren 20a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAAterpea 2008ko maiatzaren 21a HITZALDIA - BATEKMILA ERAKUSKETAArabako euskal hotsak 2008ko maiatzaren 21a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAArgitxo eta Dir-Dir 2008ko maiatzaren 22a IKUSKIZUNA - MUSIKAFlakutt 2008ko maiatzaren 23a ERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - MARGOLARITZAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - EUSKAL HERRIA
|