Aro garaikidea

Mende honen lehen erdia markatu dute hiru olerkari hauek: Lizardi (José Maria Agirre, 1896 - 1933), zarauztarra, olerki obra arras landua utzi diguna ; Lauaxeta (Esteban Urkiaga, 1905 - 1937), frankistek fusilatu zuten bizkaitarra; Orixe (Nicolas Ormaetxea, 1888 - 1961), “Euskaldunak” poema epikoaren egilea. Ipar Euskal Herriak ere idazle trebeak ezagutu ditu. Jean Etxepare medikuak    (1877 - 1935) zernahi artikulu utzi dizkigu bai eta bi liburu : “Buruxkak” eta “Beribilez”. Jules Moulier (1888 - 1958), Oxobi izenordeaz ezagutuak, bertsu, olerki eta hanbat artikuluren artean, oroz gainetik “Alegiak” zoragarriki  idatzi zituen.1950. urteaz geroztik, idazleak gero eta gehiago izan dira eta euskal literaturak harrigarriko garapena ezagutu du.

Lehenik gogora ditzagun Jon Mirande (1925 - 1972) eta Gabriel Aresti (1933 - 1975). Ordurarte euskaraz idatzi liburuetan irakurtzen ez ziren gai minberak ausartziarekin erabili zituzten. Azken berrogeita hamar urte hauetako idazle emankorrenak aipa ditzagun: Iratzeder (Jean Diharce), Txillardegi (José-Luis Alvarez Enparantza), Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Joxan Artze, Juan-Kruz Igerabide, Joxantonio Ormazabal; emazteetan hor ditugula: Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda, Mariasun Landa, Laura Mintegi, Arantxa Iturbe...

Bestalde, itzulpenak beti egin izan dira. Gaur egun, haur eta gazte literatura bai eta mundu zabaleko idazle garrantzitsuen obrak euskaratzen dira.

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

JAIALDIA - ANTZERKIA

19. Txotxongilo Egunak

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Kalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a

IKUSKIZUNA - BIDEOA

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a

TOPAKETAK - POESIA

Koldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a

TOPAKETAK - OMENALDIA

Piarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a

HITZALDIA - MULTIMEDIA

Second Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a

KONTZERTUA - MUSIKA

Ufestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a

HITZALDIA - ONDAREA

Heriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique