XIX. mendeko pizkundeaEuskal literatura eta kulturak laguntza berriak aurkitzen dituzte : kasetak, hala nola “Ariel” Agustin Chaho xiberotarrak kudeatua; obra etnografikoak, adibidez Francisque Michel-ek frantsesez idatzi liburua eta 1857an argitaratua : “Euskal Herria, bere jendetza, bere hizkuntza, bere ohiturak, bere literatura eta bere musika”. Plazaratu ziren ere euskal olerki eta kantu bildumak eta Antoine d’Abbadie zientzialari eta euskaltzale suharra izan zen bereziki gure kulturaren mezenas handia. 1853an abiaturik eta kasik berrogeitahamar urtez “Euskal Lore Jokoak” antolatu zituen. Horrelaxe, euskararen alderako atxikimendua hedatu zen. Alegia edo fabula
idazleak agertu ziren, hala nola Jose-Antonio Uriarte, Jean-Baptiste
Archu... Olerkari ospetsuak ere: Pierre Topet Etxahun (1786 - 1862),
barkoxtarra, Jose-Maria Iparragirre (1820 - 1881), “Gernikako arbola” kantu
famatuaren egilea eta Jean-Baptiste Elizanburu saratarra (1828 - 1891).
Azken honen obra ez da nasaia, baina bere kantuek arrakasta gaitza ukan dute
mugaz bi aldeetan (“Ikusten duzu goizean” etabar...). |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKASTALDIA - DANTZAKONTZERTUA - KLASIKOAAndoni Aguirre 2008ko uztailaren 9a ANIMAZIOA - MUSIKAJean-Christian Irigoyen - David Holmes - Beñat Achiary 2008ko uztailaren 10a ANIMAZIOA - BERTSULARITZABertsu Afaria 2008ko uztailaren 11a TOPAKETAK - DANTZADantz' Hadi Gaua 2008ko uztailaren 11a ANIMAZIOA - KANTUANoka 2008ko uztailaren 12a KONTZERTUA - MUSIKANoka 2008ko uztailaren 13a IKUSKIZUNA - MUSIKAIzar Bide 2008ko uztailaren 13a ERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETA
|