Lehen idazleak : XVI-XVII. mendeetanEuskal literatura idatzia ipar Euskal Herrian sortu zen. 1545. urteaz oroitu behar dugu, orduan agertu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua “Linguæ Vasconum Primitiæ”, Bernat Etxepare, Garazin dagoen Eiheralarreko erretorearen olerki bilduma. Kasik mende bat beranduago, eta xuxen errateko 1643an, “Gero” deitu liburua plazaratu zen. Honen idazlea, Pedro de Aguerre, Axular izenordearekin ezagutzen dugu. Nafarroako Urdazubin sortua, luzaz Sarako erretore egon zen. Utzi digun obra bakarra, klasikoetan famatuena da. Bitartean, Jeanne d’Albret, Nafarroako erregina, 1560ean ofizialki protestant bilakatu zen eta Beskoitzeko Joanes Leizarragari galdetu zion Testamendu Berriaren euskaratzea. “Jesus Christ gure Iaunaren Testamentu berria” 1571an agertu zen. Garai horretan, bereziki Euskal Herrian, kultura eta jakitatea nagusiki apezen esku zaudelarik, laiko batek bere burua ezagutarazi zuen : hau dugu Arnaud d’Oyhenart, legegizona, euskal historian eta zuzenbidean aditua. Idatzi zituen olerkiak, milako bat lerro orotara, arras ongi moldatuak dira, olerkigintzaren zorroztasuna errespetatuz. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - ONDAREAJAIALDIA - DANTZAKONTZERTUA - KANTALDIAOtxalde - Peio ta Pantxoa 2008ko uztailaren 20a KONTZERTUA - MUSIKAKoloreak - Tapia eta Leturia 2008ko uztailaren 20a KONTZERTUA - KORU KANTUAKantuz Ari 2008ko uztailaren 20a HITZALDIA - ONDAREAZer etorkizun Etxearentzat ? 2008ko uztailaren 24a HITZALDIA - ARKITEKTURALa symbolique des portails romans en Pays Basque et alentours 2008ko uztailaren 25a KONTZERTUA - KANTALDIAIzarrak 2008ko uztailaren 25a ERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTEAEuskal margolaritza garaikidea ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETA
|