|
|
Koru kantua
Koruak XIX. mende bukaeran agertu ziren eta gaur egun anitz badira
Euskal Herrian (Europako dentsitate handiena !)
Bestalde,
euskal koruak badira Txilen, Argentinan, Uruguain, Estatu Batuetan, Perun,
Mexikon...Lehen lehenik, korua kantari amateur desberdinen topagunea da
euskal kantuaren inguruan.
Euskal kultur erakundeak galdeginik, SIADECO ikerketa institutuak ikerketa
bat egin du 1999an ipar Euskal Herriko koruetaz. Inkesta kuantitatibo
horren ondotik dokumentu bat argitaratua izan da, Denis Laborde
etnomusikologoak aztertu duena.
|
|