Jeanne Arcondeguy

  • 1923

Jeanne Arcondéguy, sortzez Chimist, 1923ko maiatzaren 13an sortua da Muskildin, Xiberoan. Larribarre-Sorhapüruko zurgin batekin ezkondua 1943an, bi haurren ama. Jeanne etxalde ttipi batetaz arduratzen da (7 behi esnadun).
Denboran, materiala enkantean erosi eta, aguardiant egiten hasi zen : jende anitz etortzen zitzaion etxera, arnoa, sagarnoa edo fruituak ekarriz. Horrek 50 urtez iraun du.

Elkarrizketa Aindian egina izan da, Lohitzün-Oihergin. Jeanne Arcondéguy oroitzen da bere haurtzaroaz Muskildin, bere lehen lanaz hamahiru urteetan, doluaren inguruko ohiduretaz 1930-1940 urteetan, munduko bigarren gerlaren hastapenetaz. Eta bereziki, xehetasun frangorekin aipatzen digu aguardiant egitea.