Arkitektura
Etxea Berriki agertu dira arrunt desberdinak diren bi mota generikoen tokiko bertsioak, hots alde batetik Nafarroan eta Lapurdin kausitzen den teilaz estalitako "kantabriar-akitaniar" motaren eta bestetik Xiberuan lapitzez estalitako "piriniar" motaren tokiko bertsioak. Nafartar eta Lapurtar modeloak batzuetan gurutzatzen diren eta aldaketa anitz dituzten bi bertsio nagusiz osatzen dira. Tamaina arrunta dute eta angeluzuzenak dira. Nabe bakar batetik eraikiak izan dira, harriz betea izan den zurezko armadura baten laguntzaz. Lapurtar modeloaren aitzina zurezko zatiz osatzen da. Etxabea harri-hormaz egina da eta lorioa aterpetzen du. Nafartar modeloaren aitzinak aldiz, ate bat dauka harri landuzko gangaren erdi-erdian. Ekialdera itzuliak diren etxaintzin horiek ederki apainduak dira : zurezko balkoiak ukan ditzakete, leiho uztartuak, harrizko edo zurezko zizelketak (leihoburuak, arkuak, angeluko harriak, epigramaz edo dataz grabatu taulak…). Denboran zehar eta beharren arabera, hastapeneko tamaina maila batez edo biz altxatua izan daiteke edo, zelaian izan ezkero, alde batetik eta bestetik luzatua izan daiteke, itxura disimetrikoa hartuz. Xiberutar modeloa, tamaina desberdinekoa izan daiteke eta arkitektura ezaugarri arrunt desberdinak baditu. Biarnoko eta Bigorrako etxeen antza du. Baina etxearen berezitasun nagusiena, etxearen eta honen barnean bizi direnen arteko harremanak dira. Ohidurak eta kode juridiko berezi batek kudeatzen ditu, premuari etxearen izena ematen eta eginbehar kasik sakratuak inposatzen. Jaraunspen eskubidearen berezitasun honek etxearen iraupena segurtatzen zuen, bederen bizitokiari dagokionez. Beren berezitasunaz eta ondare interesaz arduratuak diren premuak edo jabe berriak, etxea berritzen saiatzen dira, behar berrietara ahal bezain ongi egokituz. XIX. mendearen bigarren zatitik goiti gertatu baserriko baloreen eta arte herrikoiaren itzulerak, erregionalismoaren sortzea ekarri du arkitektura mailan. Horrek etxearen itxura aldatu du eta bere baserri funkzioa galdu du. Neo-euskal luxuzko etxea bilakatu da eta ondotik lapurtar etxe arrunta. Joera hori hain handia izanik, zailtasun handiak ditu egiazki berritua izateko. Ondare lekukotasun bat egon behar ote du ala inspirazio iturri bat ? Hori izanen da ondoko belaunaldien erronka.
Dokumentu osagarriak
Baliabide-zentroak
|
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKUSKIZUNA - IPUINAKKoldo Amestoy 2008ko abuztuaren 29a KONTZERTUA - ROCKPib All Star - Zpeiz Mukaki - Sorkun - Esne Beltza 2008ko abuztuaren 29a TOPAKETAK - MUSIKABatenbila - Itxaro Borda 2008ko abuztuaren 29a IPUINGINTZA - KANTUAAneta du Boucau 2008ko abuztuaren 30a ANIMAZIOA - DANTZANaizena ez naiz 2008ko abuztuaren 30a KONTZERTUA - KANTALDIAAmaren Alabak 2008ko abuztuaren 31a ANIMAZIOA - EUSKAL HERRIAItsaslapurren meza 2008ko abuztuaren 31a KONTZERTUA - KANTALDIAIzarrak 2008ko abuztuaren 31a ERAKUSKETA - ARTEAEuskal margolaritza garaikidea ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETAERAKUSKETA - ONDAREA
|