Ondare heziketa

Ondarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Bainan jakintasun anitz dira ere, osatzen gaituzten gorputz gabeko errealitate andana bat. Iraganeko gauzen zaintzeaz gain, heziketaren zerbitzuko tresna bat izan daiteke.  

Xaharren urratsetik (argazkia : EKE)

Ondarea heziketa moduan baliatzea, eta bereziki ahozko ondarea, gaur egungo erronkei buruz halako konzientzia baten ukaitea da. Bilketa egitea da berehala horren berriz emateko, geroan jendeek zinez jakin dezaten nondik datozen.   "Nondik gatozen jakiteko, nora goazen jakin behar" dio erran-zaharrak. Gainera, Euskal Herrian biztanlegoa gaztetzen ari da : 15 urtez petikako haur kopurua mantentzen da Akitania osoan argiki apaltzen delarik. Interesgarria da beraz, gazte-gaztetik beren lurraldeko aberastasunei sentsibilisatzea, beren lurraldearekin osoki bat egin dezaten eta ondoko urteetan bere garapenean parte har dezaten.  

La Nive nous raconte (photo: ICB)

2002an, Hezkuntza ministeritzak ondarearen adopzio kontzeptua garatu du :

Ideia da ikasleek modu material eta intelektualaz, eraikin bat, auzo bat, erakustoki bat, bilduma bat, obra bat edo hurbileko gune bat beregana dezaten. Hautatu elementuaren memoriaren eta aldi berean geroaren "jabe"  bilaka daitezke.

Jakintza arruntetik at, beren herritartasun erantzukizunaren konzientzia hartzen dute, zaintzen eta berritzen ikasten duten ondare horren aitzinean.  Bestalde, adopzioak halako hurbiltasun bat sortzen du, lotura azkar eta iraunkorra sortzeko parada ematen duena. Ikasleak egiazko aktoreak bilakatzen dira beren ingurumenean.

Eta Euskal kultur erakundea, bere programen bitartez, dinamika horietan azkarki engaiatua da.  

Atal honetan, EKE-k antolatu ekintzak aurkeztuak dira :

  • Errobi Mintzo, natura ondareari buruz eraman ingurumen heziketaren inguruko programa, MIFEN (Maison d'Initiation à la Faune et aux Espaces Naturels) etxeak bultzaturik.
  • Xaharren Urratsetik, belaunaldien arteko harremanen laguntzeko programa, materiagabeko ondarean oinarritua, xaharren memoriaren bitartez.
  • Uztaritzeko latsagiaren berritze egitasmoa, gazte batzuek eginik, aldi berean dimentsio sozial eta teknikoan oinarritzen dena. 

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

KULTURA TRUKAKETA - ASTE KULTURALA

Hazparneko 7. aste kulturala

ANTZERKIA - EUSKARA

Hila espos 2008ko urriaren 12a

ANIMAZIOA - DANTZA

Mutxikoaren eguna 2008ko urriaren 12a

IKUSKIZUNA - KANTALDIA

Primaderan 2008ko urriaren 12a

ANIMAZIOA - MUSIKA

Trikitixa eguna 2008ko urriaren 12a

KONTZERTUA - KANTUA

Maddi Oihenart 2008ko urriaren 12a

ANIMAZIOA - BESTA

Hazparneko Joaldunak - 20 urte 2008ko urriaren 12a

HITZALDIA - ONDAREA

Euskal kulturaz 2008ko urriaren 14a

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Euskal Herria 1860-1930

ERAKUSKETA - ONDAREA

Saralegui - Lesca

ERAKUSKETA - ARTEA

Irkus Robles

ERAKUSKETA - MULTIMEDIA

Batekmila - Euskal munduak

ERAKUSKETA - ARTISAUTZA

Giraud - Escaffre - Abdallah - Liebard

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique