Errobi mintzo (2003-2006)Hauxe deitzen da MIFEN elkarteak duela zenbait urte martxan ezarri duen urari buruzko programa pedagogikoa.
Molde desberdinez (entzunikusen bidez, ateraldiak eginez edo klasean landuz) uraren tematika aztertzen dute : uraren zikloa, uraren eta erreken kudeaketa, errekaren dinamika, Errobi bazterreko mamutx, landare eta loreen ezagutza etabar… Euskal kultur erakundeak euskarri pedagogikoak euskaratu ditu, eta animazio frango segurtatu, bai klasean, bai kanpoan. Uraren hurbilketa berezia beraz, bai naturaren, bai kulturaren ikuspegitik eginen dena (urari lotuak diren liburu, ipuin, ofizio, eraikuntza, toponimo asko baitira)… Ingurumenaren ezagutzeko eta errespetatzeko molde eraginkorra… Hastapenetik, bai Kanboko Herriko Etxea, bai mediateka proiektu honen partaide izan dira. Haur eta gazteen lehen lanen berri emana izan da, 2004ko ekainean, ingurumenaren astekari, Kanboko mediatekan. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - ANTZERKIAIKUSKIZUNA - ANTZERKIAKalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a IKUSKIZUNA - BIDEOAIrri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a TOPAKETAK - POESIAKoldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a TOPAKETAK - OMENALDIAPiarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a HITZALDIA - MULTIMEDIASecond Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a KONTZERTUA - MUSIKAUfestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a HITZALDIA - ONDAREAHeriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a ERAKUSKETA - ARTEA
|