Uztaritzeko latsagiaren berritzeaEtxarriko AFMR-aren, Tokiko Ordezkaritzaren, Etxegintzako bidaide federazioaren partaidetzarekin eta Uztaritzeko Herriko Etxea Obragintzaz arduratzen zela, Euskal kultur erakundeak gazte batzuk egin Uztaritzeko latsagiaren berritzean parte hartu du. Ondare kolektiboaren hobetzean parte hartuLatsagiaren berritze egitasmoa gazteei zuzendu hilabete batzuetako formakuntza batean sartu da (2007ko urritik 2008ko otsaila arte). Eskualdeko Kontseiluak diruztatu eta Etxarriko AFMR-en babesean egin formakuntza honek partaide desberdinak bildu ditu beraz. Bere helburua da gazteak egitasmo profesional bat osatzen eta antolatzen laguntzea. Latsagiaren berritzeari esker, taldea ondarearen inguruko egitasmo kolektibo baten inguruan lanean aritu da eta herritartasun dinamika batean sartu da. Egitasmoak teoria eta pratika uztartu ditu. Alabaina, alde batetik gazteak latsagiaren funtzio sozialari sentsibilisatuak izan dira, eta bestetik, teknikoki, etxegintzako bidaide federazioaren partaidetzaren bidez, latsagi beraren berritzeaz arduratu dira. Euskal kultur erakundearen tokiko ondarearen aldeko sentsibilisazio lanaTerexa Lekumberriren bitartez, Euskal kultur erakundea teoria alorrean aritu da, tokiko ondareari buruzko sentsibilisazio lan baten bitartez. Horrela, ikasleek Uztaritzeko erdialdeko auzoen, Ferrondoa karrikaren, latsagiaren eta bertze ondare gune batzuen historia ezagutu ahal izan dute. Hurbilketa etnologiko bat egina izan da ere, ikasleek latsagia baliatzen zuten jendeen ikustera izan baitira. Latsagia (Dominique Ducassou batek 1848an eraikia, Etchenique Utzaritzeko harginek arraberritua 1948an), tresna baliagarria izatetik lekuko izatera pasatu da, eta gazteek transizio horri sentsibilisatuak izan dira ere. Bertzalde, aipatzekoa da Euskal kultur erakundearen bitartez, hainbat partaidek proiektuarekin bat egin dutela : Heraitzeko Ur Begi elkartea, CAUE 64, Latsako eiheraren lagunak eta latsagietan berezitua den Pierre Lafargue jauna. Uztaritzekoaren ondotik, antzeko egitasmoa gauzatuko da Ahetzen. Xehetasunak :
|
Gazteak mintzoAristide
Aristide Mahay Arimino, 18 urte, Baiona Céline
Céline Trouillet, 17 urte, Kanbo Nedal
Nedal Ahachad, 19 urte, Baiona Coline
Coline Deck-Roussel, 18 urte, Mugerre Cassandra
Cassandra Nogues, 17 urte, Baiona Ikasleen zerrenda
|