Tokiko ondarea

Latsagiaren kontestu sozialari ohitzeko, gazteak tokiko ondarearen ezagutzen izan dira.

Lehenik, Heraitzera izan dira, han bi latsagi eta kisu-labe bat berrituak izan baitira. Xan Errotabehere eta José Saplairolles jaunen azalpenei esker, toki hauen historia bereganatu ahal izan dute. Bestalde, Latsako eihera bisitatu dute Iñaki Goyhenetche-rekin.

Kisu-labea(EKE)

Herri barnetik hurbilago, latsagi berezia daukan Uztaritzeko komentuan gelditu dira.

Gainera, latsagi ondoko ondareari interesatu dira (Ferrondoa karrika, Herriko Etxea, Errobi bazterra). Latsagia baliatu duten pertsona batzuekin hitz egiteko parada ukan dute ere.

Ondotik, gazteek bisitatu dituzten tokiei buruzko testuak idatzi dituzte. Ondoko esteketan aurkituko dituzu :

Lekukotasunak

Anita eta Laure Sarriquet

A.Sarriquet

Laure eta Anita Sarriquet 1937 eta 1939an sortuak dira, Filipenean, Ferrondo karrikan, bigarren gerla aintzinttoan.
Aita gerlan izanez, Amaren ondoan iragan dute haur denbora, urostasunean.
Garai hortan, ikusi dituzte emazteak erregularki ibiltzen latsagian, batek bere xuriketak buruaren gainean ekartzen zituela.


Lekukotasuna: Laure Sarriquet

L.Sarriquet

Astelehena zen xuriketa egun handiena.
Hiru aska baziren, batzu garbitzeko beste batzu urean pasatzeko.
Emaztek maite zuten kalakan aritzea eta toki hortan ez zen gizonik.
Latsagiaren ondoan, behi aska bat bazen.


Lekukotasuna: Anita Sarriquet

Yvette Machicotte

Y.Machicotte

Yvette Machicotte Senkastenean sortua da, 1933an, Ferrondo karrikan.Bere etxeko baratzea latsagitik hurbil hurbila da. Yvetten ama eta amatxi latsagira joaiten ziren xuriketa egitera. Astelehenetan xuriak garbitzen zituzten eta biharamunean kolorezko gauzak. Senkastenean gelditu dira latsagia erabiltzetik 1960ean.


Lekukotasuna: Yvette Machicotte

Jean-Baptiste Larre eta Jean Larronde

JB.Larre

Jean-Baptiste Larre Uztaritzeko Urdinbaita etxean sortu zen 1934an (etxea horrela deitzen da Napoleonen soldadu batzu etxe horretan egon omen zirelako).


J.Larronde

Jean Larronde aldiz, 1936an sortu zen Senkastenean.Yvetten anaia da.Jean eta Jean-Baptistek atsagiaren aspektu soziala eta teknikoa aipatzen dute, besteak beste ura nola heltzen den, saboia nola egiten den...


Lekukotasun osoa: JB Larronde - J Larre

Marie-Françoise Léon

MF.Léon

Marie Françoise Léon, sortuz Lajus, Elvida Lajusen alaba da. Azken honek latsagia anitz erabili du.Bere ahizpak, Eliane eta Martine, bere mantenuaz okupatzen ziren 1958tik 1963ra, urte hartan latsagiarien funkzionamendua gelditu da.


Lekukotasun osoa