OndaregintzaSortu eta laster, Euskal kultur erakundeak ondareari lotu kezkak beregain hartu nahi izan ditu :
Azkaingo zubia (arg. Xabi Berruet) Honen lana elkarteen arteko harremanak segurtatzea eta sustatzea da, bai eta ere administrazioarekiko harremanak errextea (bereziki Kontseilu Orokorreko eta Akitaniako Kultur Ekintzen Zuzendaritzako ondarea zerbitzuekin). Ondarea elkarteen izenean parte hartzen du Akitaniako Ondarearen eta Ederguneen Batzordean (Akitaniako Kultur ekintzen zuzendaritzan biltzen den batzorde honek monumentuen geriza neurrietaz deliberatzen du).
Ondarearen kargudunak bere ekintza propioak ere eramaiten ditu : erakusketak, mintzaldiak, argitalpenak, ondarearen egunak. Hauek gogoetaldi bereziak eskaintzen dituzte urtero : arkitektura eta etxegintza 1994ean, euskara 1996an, gazteak eta ondarea 1998an, ondarea eta tokiko garapena 1999an, gizonak eta paisaiak 2000an, lurraldea eta nortasuna 2002an, antropologiak, genetikak eta hizkuntzalaritzak euskaldunetaz diotena 2003an, euskal emigrazioa 2005ean ... Ondareari lotu gaiek interes berezia eta handia sortzen dute Euskal Herrian. Beste toki askotan ondarea monumentueri mugatua bada ere, hemen euskararen aldeko borrokari, etxegintzari buruzko eztabaidari baita ere antzerki, dantza, kantu eta musikaren alorretako sorkuntzari lotua da, hurbil hurbiletik. Euskal Herrian, ondarea ez da fosilizatua bainan bai egunerokotua : etengabe galdezkatzen gaitu eta sortzera bultzatzen. Haste hastetik, Euskal kultur erakundea ondarearen ikuspegi dinamiko honen alde bermatzen da. |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - ANTZERKIAIKUSKIZUNA - ANTZERKIAKalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a IKUSKIZUNA - BIDEOAIrri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a TOPAKETAK - POESIAKoldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a TOPAKETAK - OMENALDIAPiarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a HITZALDIA - MULTIMEDIASecond Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a KONTZERTUA - MUSIKAUfestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a HITZALDIA - ONDAREAHeriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a ERAKUSKETA - ARTEA
|