ADIXKIDEAK

1972an René Borda-ren zuzendaritzapean sortu gizon koru honek urteak daramatza euskal kantuaren ondare aberatsa ezagutarazten Euskal Herrian baita Europako hainbat eskualdetan ere. 1993. urteaz geroztik Daniel Boulin du buru.

Taldea osatzen duten 25 kantariek ohiko kantutegia eta elizako errepertorioa lantzen dute, izan dadin euskaraz edo beste hizkuntzatan, gaurko gustuei egokituz beti.

Adixkideak korua gertakizun anitzen karietara entzun dezakegu ; irratian nahiz telebistan, kontzertu publiko edo pribatuetan etabar.

Sei diska plazaratu dituzte eta beste hainbat koru bildumetan parte hartu.

 

ADIXKIDEAK

Helbidea

Quartier Dornariette - Rte de St Pée
64200-ARRANGOITZE - ARCANGUES

Tel.: 06 82 40 46 71

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: http://choeur.adixkideak.perso.wanadoo.fr