Amaren Alabak
Sei neska horiek lehengo denboretan Maulera espartinak egitera joaten ziren enarak omentzen dituzte. Xiberoko kantari gazteak emazte horien gana joan dira. Beren herrietako kantuak erakatsi dizkiete, Portugaleko ixtorio-kantatu batzu, Aragoiko jotak edo kantu herrikoi italiarrak. Artista gazteek euskal kantuekin nahasi dituzte eta dantza pixka bat sartu ere. Hortik, enaren garaira eramaten gaituen "Anderegatik" ikusgarri berezia sortu da. |