Lagunak

Koldo AMESTOY

Pantxix Bidart

Argazkia : Michel ECHE

Artista gazte fina, gaitasun handiko musikagilea, Pantxix Bidartek gaurko euskal kantuaren eremuetan bere lekua dauka.
Musikari trebea izanik, bere artista nortasun osoa argi eta garbi agertzen du, kantatzen duelatik : kitarrarekin soilik aritzen den momentu bereziak gozatzeko aukera eta zoriona izan duenak bere lekukotasuna ekar lezake...
Elaudi taldean kantari, Koldo Amestoyen taulagaineko konplize, Kristof Hiriartekin ere hainbat sorkuntzetan parte hartzen du. 
 

 

Kristof Hiriart

Kantari eta perkuzio joilea dugu Kristof Hiriart. Hiru hitz hauekin definitu genezake : sorkuntza, ikerketa eta transmisioa.  Bestalde, topaketa eta kulturen arteko trukaketak burutzeko lana osoki bere egiten du ere. Diziplina ezberdinen arteko  nahasketazalea da artista hau. Bere abiabidea, antzerkia, karrikako jokoa, dantza, zirkoaren inguruan moldatzen diren elkarlanez tartekatua da.
Topaketa hau, Pantxix Bidarten kantuarekin eta Koldo Amestoy ipuinarekin, beti eremu berriak ikertzen ari dituen musikari jakingose honentzat parada berri bat da, naturalki obratzen duena.

Francette Orsoni

Corsicar kondalarisa da. Koldo Amestoy eta Gérard Jacquet kondalariekin, bai eta taulagainean laguntzaile dauzkaten musikariekin, «Le Rêve du Dragon» ikuskizunean parte hartzen du.

 

Gérard jacquet

Catalandar kondalaria da. Francette Orsoni eta Koldo Amestoy kondalariekin, bai eta taulagainean laguntzaile dauzkaten musikariekin,  « Le Rêve du Dragon » ikuskizunean parte hartzen du.

 





Ipuingintzaz eta hitzaren arteetaz gehiago jakin duzu ? :

 

Koldo AMESTOY

Helbidea

Abardia - HAZKETA
64240-HASPARREN / HAZPARNE

Kontaktua: Nathalie Paroix
Tel.: 0 33 (0)5 59 29 40 50

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: http://www.koldo-amestoy.com