ARRAGA AbesbatzaARRAGA abesbatza 1991n sortu zen, Mattin Zubieta-ren ekimenez. Gaur egun, euskal kantua maite duten berrogei bat kantari biltzen ditu. Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko diplomatua den (DUMI titulua) Christelle NOBLIA koruaren zuzendaria da 2005eko urtarrilaz geroz.
Bere kontzertuen bitartez, Arragak euskal kantua ezagutarazteko eta maitarazteko xedea du Euskal Herriko elizetan eskaintzen duen kalitatezko errepertorio baten bitartez. Abesbatza Euskal Herrian bainan ere Euskal Herritik kanpo aritzen ahal da. Beste koru batzuekilako trukaketetaz aberasten da. Adibidez, 2007an Korsikara izan zen « Coralisula 2007 » festibalean parte hartzeko, 2007ko ekainean Reynies-eko korua errezebitu zuten eta urrian Zumaiara joan zen. Bestalde, ARRAGA TF1 frantses telebista katean bi aldiz agertu zen 2007ko udan. Arraga OTXOTE-ak bultzatzen aitzindaria da eta 1995az geroz, arrakasta handia biltzen duen "Otxote festibala" antolatzen du. Orain arteko azken festibala 2008ko maiatzaren 9 eta 10ean iragan zen Kanboko elizan. Diskografia :
OTXOTE FESTIBALA : |
ARRAGA AbesbatzaHelbideaMaison de la musique Kontaktua: Bernadette JOUGLEUX E-posta: Kontakturako datu orria |