BERTSULARIEN LAGUNAK

Bertsularien Lagunak Elkartearen xedea Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan bertsularitza bizirik atxikitzea eta azkartzea da. Bertsularitza sustatuz euskararen biziraupenaren fabore ari gara. Ahozko hizkuntza bizi eta aberatsak ez baitu herriak gutietsiko eta bazter utziko. Aitzitik, haren baliatzeko gogoa eta plazerra emanen du. Euskal Herriko bertze Bertsozale Elkarteekin ondoko hiru ildo hauetan egiten du bat Bertsularien Lagunak Elkarteak:

  1. Bertsularitzaren transmisioa herronka desberdinetan bermatuko duen politikaren planifikatzea eta sustatzea; horren karietarat behar diren azpiegitura eta baliabideak jorratuz. Hori guzia Euskal Herriko bertze herrialdeekin koordinazioan eramanen da aitzina.
     
  2. Ipar Euskal Herrian barna bertsularitzaren hedapena artatzea, egungo bizimoldeari egokiturik aitzina jo dezan: bertsu-saioen apailatzea, hedabideen baliatzea, gazteen pusatzea eta bertze anitz egitekori buru eginez.
  3. Ipar Euskal Herriko ikerkuntza ildo jorratu. Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin (XDZ) elkarlanean iraganeko eta eguneko dokumentazioa eskuratu.

BERTSULARIEN LAGUNAK

Helbidea

Larraldea etxea
64310-SENPERE-SAINT PEE SUR NIVELLE

Kontaktua: Mixel Etcheverry
Tel.: 05 59 54 15 04

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: http://www.bertsozale.com