Euskarazko diktaketa

Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak Hitzaditza diktaketaren bosgarren edizioa antolatu dute 2010eko maiatzaren 29an 9:30etan.

Aurtengo Hitzaditza biharko literaturaren sortzaile diren gazteengana itzulia da. Testu sortzea galdetua izan zaie... [+] Gehiago jakin

Hitzaditza 5: parte hartzailea eta gazteengana itzulia

Hitzaditzarekin jadanik bost urteko ibilbidea eginik, Euskal Kultur Erakundeari eta AEKri nahi izan diote beste itzuli bat eman ekimen honi.

Aurtengoan, batetik parte hartzaileagoa izan nahi izan du Hitzaditzak eta bestaldetik biharko literaturaren sortzaile diren gazteengana itzulia.

Parte hartzaileagoa, testu sortzea galdetua izan baitzaie anonimo batzuei, biharko idazle belaunaldia izan daitekeenari.

Gazteengana itzulia, hain zuzen ere, idazle horiek Baionako bi lizeotako ikasleak izan baitira.

"Gure gazteek ez omen dute irakurtzen... beraz idaztea..."

Izan ere aurreiritzi frango izaten da gazteen eta kultura idatziaren arteko harremanaz: hala nola gazteek ez dutela irakurtzen, gutxi idazten dutela ... Azkenean aurreiritzi hutsak direnak, gazteek idatziarekin harreman frango izaten baitute, harreman bat desberdina. Ohituren aldaketekin batera etorri da idatziaren kultura berri bat ere bai. Gaurko komunikabideak anitzetan teknologia berriei lotuak izaten dira eta gure pratikak ere araberan aldatuz joan dira. Kultura idatzi eta idatziaren kultura bat badute gazteek, ohikoenganik desberdina izanik, beti ezagutzen ez dena.

Gazteen aldetik, idaztea eta idatzizko testu baten sortzea, frangotan eskolari eta azterketei lotzen da. Ez da arras hala. Adibideak ez dira eskas honen lekuko: sortzen eta atxikitzen dituzten blogak, gazte literatura arloan azken urteetako sorkuntzaren gorakada.

Ahozko literaturan gertatu bezala (bertsolaritza, kantagintza, antzerkia, ...), idatzizko literatura ere belaunaldi berri baten sortzearen atarian dugula ez dugu dudatzen.

EKE eta AEK-k belaunaldi berri honi toki bat eman, bide bat ideki nahi izan dio, Hitzaditza beti izan delako pratika berriei sentsibilizatzeko tresna bat, erabilera nagusiki, gaurtik aitzina sorkuntzan ere.

"Testuak idazle kimu berriek idatzirik"

Horrela beraz, 2010eko Hitzaditza eguneko testuak idaztea galdetua izan zaie lizeotako zenbait gazteri. Ondotik, adituz osatu epaimahai batek hautatu ditu testuak.

Ikus hemen hautatuak izan diren testuak 2010eko ediziorako

Luxi Lavielle, Daniel Landart (EKE) Laetitia Aizpuru, Iban Mediavilla, Daniel Landart Hitzaditza 2010 - R.Cassin lizeoko idazleak
Daniel Landart (EKE), Bea Sallaberry (AEK), Gillermo Etxebarria Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria Etxepare lizeoko Terminaleko idazle gazteak Daniel Landart
Etxepare lizeoko Terminaleko ikasleak Idazle gazteak Daniel Landart entzuten ari Etxepare lizeoko Terminaleko 2010eko Hitzaditzaren idazleak
Daniel Landart (EKE), Bea Sallaberry (AEK), Gillermo Etxebarria Etxepare lizeoko zuzendaria Etxepare lizeoko ikasleak Arantxa Hirigoyen erakaslea, B.Sallaberry, Mattin Luku, D.Landart, Bixente Luku, G.Etxebarria
Mattin Luku "Irabazlearen sintoma" diktaketaren idazlea B.Sallaberry, Mattin eta Bixente Luku anaiak Daniel Landarten inguruan, G.Etxebarria Etxepare lizeoko zuzendaria Mattin Luku
Bixente Luku