Euskara  Français 

"Mihimena", Arrola dantza taldearen sorkuntza - Baigorri, 2008ko apirilaren 12an eta 13an

Mihimena ikusgarria

Mahastizaintzarako gustua eta ofizioa, dantzarako gustua eta afizioa helduek behar diete gazteeri eman. Atzoko ohidurak eta lan jakitateak elgarri pasatuz eta elgarrekin landuz sortzen da herritar kultura, dantzaz, soinuz eta kantuz alaitzen dena.

Jeannot Tambourin "Mihimena" landareaz mintzo. Aldudarrak bideok egin erreportaia.

Eginahal guziengatik, batzuetan gutien ustean gertatzen dira ezbeharrak, nahigabeak… Hodei ilunez ilun doa tximista, ortzantza…. beldur ikara eta batzuetan kaltea hedatuz mahastietan, alorretan edo berdin jendeetan…
Baina, hodei beldurgarriak haizeak barreiatzen dituenean, beti bezain eder eta bero agertzen zaigu iguzkia. Orduan, gure gogo-bihotzak ere pizten dira, indarrez berritzen eta elkartasunari esker eskuratu uzta elgarrekin dugu bestatzen, gozatzen...

Nola soinu, hala dantza !...
So egilea, dantzari eder !...
Dantzan ez dena ari, orratz eta hari !...

Afitxaren egilea : Maitxu Juantorena

Prentsa artikuluak :


"Mihimena" euskal dantza eta mahastiaren arteko koropiloa
Lehen mahastizainek, beren mihien laguntzarekin mahats zangoak estekatzen zituzten. Sistema hori gaurregun ere baliatua da.
Baigorriko Arrola dantza taldeak ikusgarri berri horren bidez, erakutsi nahi ditu :

  • mahastia eta euskal dantzaren ohidura.
    Mahastiari dagokionez, urte guziko lana agertuko da : landatzea, tratatzea, fruituraren biltzea...).
  • mahastia eta dantzaren artean diren loturak.
  • kantua, bertsua, bideoa (lekukotasunak, argazkiak, mahastiaren lan desberdinak) eta eszena jokoak.

Edukina

Lehengo ohiduren transmizioa (gazteeri).

Kultura eta mahastigintza
Indar guziak emanak baldin badira ere, ezustekoak gertatzen dira : orzantza, gaitza…
Euriaren ondotik, denbora ederra itzultzen da eta itxaropena heldu da…

Elkartasuna azkarra da, aitzinarazten gaitu eta lanaren ondorio baikorra…

Berezitasunak

  1. Lekukotasunak (duela 65 urte sortu zelarik Arrola dantza taldea)
  2. Lehengo eta oraiko materialaren bilketa – Joanden mendeko lanaren erakustea
    Mahasti lan desberdinen aurkezpena
  3. Aldudarrak bideok material desberdinak erakutsiko ditu. Sasoin bakoitxari dagokion mahasti lana.
  4. Irudi bilketa (Aldudarrak bideok ondotik ber-erabiliko duena).
  5. Soinu desberdinen grabaketak (haixturrak, barrika…).
  6. Bi dantza sorkuntza, soinu horien grabaketak oinarritzat hartuz.
    (Sorkuntza : Eztitxu Alfaro – José Casaubon – Johañe Etchebest - Antton Curutcharry…)
  7. Haurren jokoak (pikor botatzea…).
  8. Bi dantza kantatuak :
    « Antxoriz » dantza Kantiruki taldeak emanik
    Bertsuak : Bixente Hirigaray
    « Dantza korda » dantza
    Bertsuak : Gexan Alfaro

Errepikak

Laguntzaileak

Koregrafieri buruzko laguntzaileak/erakasleak :

  • Patxi Laborda, Bilbaomusika-ko dantzari erakaslea
  • Eztitxu Alfaro
  • Antton Curutcharry
  • Miren Haristoy
  • Johañe Etchebest
  • Jose Cazaubon eta Laurent Harignodoquy
  • Elorri Garat

Musikari buruzko laguntzaileak :

  • Mañolo Espelet (musika moldaketa gehienak)
  • Aiko taldea (Mazurka, Zkotix, Fox)
  • Patxi Bidart ("Gudari" dantza)
  • Paxkal Indo ("Mihimena" dantza sorkuntza)
  • Burgaintzi txaranga ("Antxoriz"-eko musika moldaketarentzat)

Taula zuzendaria / musikariak / kantariak

  • Taula zuzendaria : Eztitxu Alfaro, Patxi Labordaren laguntzarekin
  • Xirula : Xan Errotabehere
  • Esku soinua : Sylvie Cherbero, Mirentxu Lazkano, Maddalen Dupuy
  • Tuba : Mintxo Garaikoetxea
  • Tronpeta : Iñaki Goikoetxea
  • Kontrabajua : Andde Carrère
  • Arrabita : Xebastien Othaburu
  • Txalaparta : Paxkal Indo
  • Gaiteroak : Patxi Bidart - Betti Bidart - Philippe Dupuy
  • Trikitilariak : Ibai eta Oihan Indart
  • Kantariak : Terexa Goikoetxea, Maitena Goikoetxea, Sylvie Brust, Amaia Riouspeyrous
  • Teknikalaria : Nif (Marc-André Nicolao)
  • Dendariak : Ani Obiague, Yolo Rey, Arbil Rosas, Ani Costera...
  • Bideo saila : Aldudarrak bideo (Peio Duhalde)
  • Orotarat 89 bat parte hartzaile.