Buuzbu

Buuzbu taldea 2007ko urrian sortu zuten Jakes eta Etxe eiheralartar lagunek. Xarxa garaztar perkusionista laster juntatu zitzaien, bere erritmoa eta energia ekarriz. Ahal duelarik, David Arriola Aiu izpurtar saxo joile magiko-eroa haiekin ari da ere. Euskal kantu herrikoiak, ezagunak diren kantu berriekin nahasten dituzte, bi kantuekin bat eginez, DJ-en moduan.