Harria Iguzkitan

Harri borobilen interpretazio zentroa 2007ko azaro bukaeran estreinatu zen Larzabaleko plazan.
Herri honetako harri-zizelkariek heriotzaren inguruko artea XVII. mendetik lantzen dute.
Erakusketak Belokeko Abadiako Marcel Etchehandyk 50. hamarkadan bildu harri-borobil bilduma bat aurkezten du.
Zentroa bi erakusketa eremutan banatzen da :
-
Kanpoko erakusketa : ez da lehehengo hilerri baten berrosaketa. Ipar Euskal Herriko heriotzaren artearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten duten monumentuak beren jatorri geografikoaren arabera sailkatuak izan dira (Aturri-Beherea, Amikuze, Garazi, Zuberoa...).
-
Barneko erakusketa : harri borobilak kontestu etnografikoaren arabera sailkatuak dira bai eta beren dimentsio sozial eta izpiritualean ere. Nahitara, azalpen gutxi eta bideo batzu agertzen dira (lau hizkuntzatan). Horrela, bisitariek 12 gai desberdin hauta ditzakete erakutsitako tematiken sakontzeko.
Bertara joateko, plazako saltzaile eta ostalariei galdetu behar zaie. Nortasun agiri baten truke, bisitariak karta magnetiko bat eskuratzen du Zentrora sartu ahal izateko.
Bisita urririk da.