Helburuak

Zentroak lau helburu nagusi ditu :

•    Ondare bat bere jatorrizko ingurumenean erakustea : alabaina, zentroa nahitara heriotzaren inguruko arte hori garapen berezia ukan duen Euskal Herri barnekaldeko eskualde batean aurkitzen da.

•    Euskal kulturaren alor bati buruzko erakusleiho baten sortzea : heriotzaren inguruko arteak edozein kulturaren edo zibilizazioaren oinarriak ezagutzeko parada eskaintzen du, eta gauza bera gertatzen da Euskal Herriarentzat ere.

•    Inplikazio gune bat izatea, ez museo bat, horrek irekitasun bat galdetzen duelarik : pentsatua da bertze begirada eta ohar batzu onartzea zentro honen aberasteko.

•    Tresna baten izatea gaurregungo gizartearentzat : Zentroaren asmoa, publikoak arte herrikoi hori bereganatzea da. Heriotzaren inguruko artearen geroari eta zergatik ez, gure gizartearen heriotzarekilako harremanei buruzko gogoetak hazi behar lituzke. Badu orain urte anitz mugimendu hori hasia dela eta partaide batzu interesatzen dituela Euskal Herria baino urrunago ere.

Harria Iguzkitan

Helbidea

Maison Duhaldenia etxea
64220-Larzabale-Larceveau