Elkarteak, Euskal Herriko kulturaren hedapena eta sustatzearen alde
lan egiten du. Euskal Herria Zuzenean festibalaren antolatzailea da.
http://www.ehz-festibala.com webgunetik hartu aurkezpen testua
Hitzordu garrantzitsua barnekaldean
Festibalaren ideia sortu zelarik duela zortzi urte, baitezpadakoa
iduritzen zitzaigun barnekaldean antola zedin . Erizpide berdintsuekin
segitzen dugu gaur egun. Festibala Euskal Herriko barnekaldean bizirik
dela frogatu nahi nahi dugulako.
Laguntzaileak eta festibalariak elkartuz
Urtez-urte, laguntzaileek osatzen duten festibalaren bizkarrezurra
azkartuz doa. laguntzaileen kopuruaren emendatzeaz gain (mila baino
gehiago 2004an), arduratze-prozesua handitzen da ere: gero eta lagun
gehiago atxeman daiteke koordinazio eta antolakuntza lanetan,
festibalaren onurako. Fenomeno horrek gazte kopuru handi baten
dinamizazioa laguntzen du, gazte horiek Euskal Herrian lan eta
bizitezeko gogoa erakusten dutelarik. Horrez gain, festibalak
belaunaldien arteko zein kostalde/barnekaldearen arteko biltokia izan
nahi du. Horrela, distanziak baita kulturak eta bizimoduak ere banatzen
dituzten jendeak elkartzeko posibilitatea dute.
Landutako gaiak
Festibalaren helburuetariko bat kapitalismoaren eta
neo-liberalismoaren eraginaren kontra borrokatzea da. Mundializazio
prozesua etengabekoa dela konbentziturik, herrien eta sektore sozialen
arteko desoreka bultzatuko duen alter-mundializazio baten aldeko
apustua egiten dugu. “Herrien Eurock-a World Companyren aurka" leloak
ezin argiki erakusten du hori. Herrien arteko elkartasuna eta
kidetasuna ispilatzen ditu ere festibalak, herri minorizatuen elkarte
eta taldeak jinaraziz.
Drogamenpekotasunari doakionez, sensibilizazio lana egiten da hiru
egunez eta informazioa zabaltzen dugu gai honen inguruan, urte osoan
zehar hortan ari diren elkarte batzuekin batera.
Hiesari buruzko prebentzioa egiten segitzen dugu, milaka preserbatibo
banatuak bait dira gunean berean.
Denentzako Kultura
Euskal Herria Zuzenean festibalak hastapen-hastapenetik ahalik eta
prezio merkeen proposatu ditu, sartzea denek erosteko parada ukan
dezaten. Denbora berean, kalitatezko programazioa bermatu dugu,
denentzako kultura den programazioa, publiko guziei idekia dena, adina,
jatorria edota klase sozial guzien gainetik.
Elkarteen arteko loturak azkartuz
Elkarteen arteko dinamikak eta aktibitateak koordonatu, elkarteek
ukan ditzaketen beharrei erantzun, behar horiek material edo
logistikoak izaiten ahal direlarik, administratibo lanetan lagundu..