EUSKALDUNAK

Dena 1996 urtean hasi zen. Garai hartan, duela 20-30 urte Québec-herrian bizi ziren euskal giza talde bat hasi zen lehen bilkurak egiten. Nola elgarren artean ekitaldiak antolatu ? Zergatik ez elkarte bat egin Québec herriko euskal herritarrak bilduko eta ordezkatuko zituenak ? Ideia guzi horien gauzatzeko 1996ko agorrilaren 8an Eskualdunak (Association des Basques du Québec) elkartea sortu zen. Elkarte hau 2 adarrez osatua da : Québec hirikoa eta Montréal hirikoa.
Hara zer xederekin sortu zen Eskualdunak elkartea 1996ko udan :

  • Euskal herritarren ondare kultural eta historikoaren azkartzea.
  • Harreman prilegiatuak sortzea eta garatzea Quebeceko euskaldunen eta Euskal Herriko edo mundu osoko Euskal herritarrekin.
  • Era ezberdinetako trukaketen garatzea arlo kultural, turistiko, sozial eta ekonomikoetan, bai eta ere kirol munduan. Hori guzia elkarteko kide eta mundu osoan diren euskal giza talde, Euskal Etxe edo Elkarte edo Jaurlaritzen artean.
  • Québec herriaz gain, Canadan diren beste Euskal elkarte edo Etxeekin sare baten antolatzea.
Helburu horien karietara ekintza frango bururatuak izan dira azken urteetan.

EUSKALDUNAK

Helbidea

429 rue Viger Est
Montréal - H2L 2N9-QUEBEC

Tel.: (514) 323 6690
Faxa: (514) 523 5648

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: http://www.euskaldunakquebec.com