HIRUKI elkartea

Olentzerori gutun apaindu lehiaketa !

 

 

Hiruki elkarteak Olentzerori gutun apaindu lehen lehiaketa antolatzen du aurten. Gutunek euskaraz idatziak izan beharko dute eta abenduaren 13 aitzin igorri behar dira.

Lehiaketaren araudiak ondotik atxemanen dituzu.

 

 

 

 

 LEHIAKETAREN ARAUDIAK

Baldintzak :
• Euskaraz izatea.
• Garai honetako bertze pertsonaiarekin ez nahastea.
• Eskutitza “A4” delako orrialde batean idatzia izanen da, kartoizkoa izanik ere.

 Lehiaketak bi mailako partaideak  ukanen ditu :
• 12 urtez petikakoena.
• 12 urtez goitikakoena.
     
Gutun bakoitzean, Epaimahaiak hiru gauza  konduan hartuko ditu :

Bata, gutunaren apainketa ( marrazkiak, koloreak . . . ).
Bertzea, euskararen kalitatea ( hitz laxotan, bertsutan, poesia, nahi den bezala ).
Azkena, gutunaren edukia.

Hona hemen eskutitza idazteko baliagarriak izan litezkeen elementuak :

• Olentzeroren koloreak beltza eta urrea dira, bertzeak onartzen badira ere.
• Bere ezaugarriak ikatza eta kriseilua ( argia ekartzen du ).
• Olentzeroa ikazkina da, eta menditik etortzen da Eguberritan.
• Bere emazteak Mari Domingin du izena.
• Jatea eta edatea biziki laket du.
• Olentzero berri on baten partekatzerat heldu da: argiak gauari berriz gaina hartuko duen berria. Olentzerorekin zeren partekatzeko prest zaren duzu azaldu behar testuan.

Alde batetik, eskutitza gutun-azal handi batean sarturik eta izengoiti batez izenpeturik egonen da. Bertze aldetik, Idazle edo idaz-taldearen izena, deiturak, izengoitia, sort eguna, helbidea, harremanetarako telefono bat eta helbide elektronikoa hetsia izanen den bigarren gutun-azal batean, eta hau lehen gutun-azal handian sarturik Euskal Museora igorriko da. Hona hemen museoko helbidea:

EUSKAL MUSEOA
37 Quai des Corsaires
64100 BAIONA / BAYONNE

Gutunak abenduaren 2aren eta 13aren artean bidali beharko dira Euskal Museora; beraz, abenduaren 13an izanen da azken eguna.


Gutunen sari banaketa abenduaren 17an arratsaldeko 5etatik goiti izanen da Euskal Museoan: haurrenak arratsaldeko 5etatik 6ak artean eta bertzeak arratsaldeko 6etatik goiti.


“Hiruki elkarteak ” honetan parte hartzera animatzen zaitu / zaituzte.

HIRUKI elkartea

Helbidea

24, Castors karrika
64100-BAIONA - BAYONNE

Kontaktua: Guillaume Irigoien

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: www.hiruki.net