Sagarno Berria

Aurkezpena.

    Sagarnoaren sukarrak Iparraldea ere hartzen ari du emeki emeki. Sagarno egile berriak, sagarnotegi berriak, sagarnoaren inguruko pesta berriak. Hiru probintzietan berriz agertzen ari da, lehengo haritik eta oraiko moldean, sail ekonomiko xahar hori, edari horren inguruan pestak ere biderkatzen direlarik.

    Hirukik, zortzi urte hauetan, bere harritxoa ekarri dio mugimenduari, herrikituz gaurko sagarnoa. Sagarno Berria ekitaldiarekin, sail berri bat idekitzen du, aurkeztuz, ez bakarrik sagarno berria, bainan ere honen Iparraldeko ekoizle berriak.


2006-2007ko Sagarnoa

    Atlantika bazter guzian, udaberri eta uda bero eta idorra izan da eta holakoetan gertatzen den bezala, sagarrak ur gutxi beretu du bainan mami anitz.

    Haatik, azaro eta abendoko izotz eta hotzek, irakitzen luze eta erregularrak obratu dituzte, sustatuz bigarren mailako aromen garapena, aurtengoan fruitu ontu eta erreglizarenak.

    Aurtengo sagarnoak ez du kalitate eskasik. Kantitatearen aldetik 12 milioi litrotara heltzen da, 150 000 litro Iparraldean ekoiztuak izan direlarik.

Beren sagarnoa aurkeztu duten sagardotegiak:

 
    • Sagarmuin. 34, Marines karrika, Baiona. 05 59 59 11 03
    • Txopinondo. Lanzelai gunea, Azkaine. 05 59 54 62 34
    • La Cidrerie. Jatetxea, RN10, Biriatu. 05 59 20 66 85
    • Eztigar. Beltxu kooperatifa, Donaixti. 05 59 37 87 12
    • Bordatxo. Buztintzeko bidea, Jatsu. 05 59 49 18 22
    • Aldakurria. Ithurraldea bidea, Lasa. 05 59 59 11 03




HIRUKI elkartea

Helbidea

24, Castors karrika
64100-BAIONA - BAYONNE

Kontaktua: Guillaume Irigoien

E-posta: Kontakturako datu orria
Webgunea: www.hiruki.net