KANTIRUKITalde hau osatzen duten hiru emazteek kemena eta indarra Baigorriko bailaran aurkitzen dute. Sylvie Brust, Terexa Goicoechea eta Sylvie Cherberok ohiko eta gaurko kantuak ematen dituzte, 3 ahotsek harmonizaturik eta gitarrak nahiz akordeoiak lagundurik.
Amodioz bizi dizka berriaBere lehen diskoa 2006ko udan argitaratu dute. Zertaz mintzo ote dira ? Beren sustraietaz, Baigorriko ibarraz baita ere Estatu Batuetarat desterratu beren burasoetaz, bizi lagunetaz eta ere amodioaz. Gau beletan entzun euskal kanta xaharrek, Estatu Batuetan edo Irlandan hartu kantuek baita sorkuntzek osatzen dute beren errepertorioa. Hiru emazte hauek ezin hobeki ordezkatzen dute Baigorriko balean den kantuaren amodioa eta bizkortasuna. Kantatzeko plazerra begi-bistakoa da eta entzulea bidaia gozo eta intimo batean eramaten dute. Hirukote xarmagarria, musikaltasuna, fintasuna eta nortasuna uztartzen dituena ... gure plazerrarendako ! Berria egunkariaren artikuluaHiru boz xarmantKantiruki hirukote baigorriarrak 'Amodioz bizi' lehen diskoa kaleratu du Agorila disketxearekinNORA ARBELBIDE Baiona «Baina zertan ari zarete? Zuen adinean... Ez duzue beste egitekorik ala?». Behin baino gehiagotan entzun omen ditu horrelako oharrak Baigorriko Kantiruki hirukoteak. Sylvie Brust, Terexa Goikoetxea eta Sylvie Cherberok, ordea, ez dira horretan gelditzekotan. HIRU BOZETAN. Hiru andereen boza baita taldearen berezitasuna. Kantu guztiak hiru bozetan ematen dituzte. Trio Esperanza dute erreferentzia nagusia. Oro har, «diskoak gure taldea bezala adiskidantza kontu bat izaten segitzen du. Konpositoreak zein musikariak, denek elkar ezagutzen dugu, denak lagunak gara», Brustek dioenez. Funtsean, elkarrekin ongi zeudelako dira elkartu: «Behin ekitaldi berezi batentzat kantu bat elkarrekin eman, goxatu eta 'zergatik ez segitu', pentsatu genuen, bakoitza bere zokoan enoatzen ari baitzen ordu arte», Goikoetxearen hitzetan. Eta hala, 2000. urtean taldea sortu zuten. Orduz geroztik eraman lana markatzeko manera bat izan dute diskoa. Eraman bi horretan, 2004ko Euskal Herriko Kantu Txapelketa nagusiaren saria dago. Alabaina, talde kategoriako lehen saria etxera eraman zuten Donostiatik. Urte berean, Bordele ondoko Laaseko jaialdiko polifonien sari nagusia eskuratu zuten baita. Bigarren sari honekin, disko bat grabatzeko aukera eskaini zieten ere. Baina azkenean, ezin izan zen egin eta hortik jin zitzaien Agorilaren proposamena. Eta haiek onartu zuten. KANTIRUKIHelbideaGeexinainea Kontaktua: Sylvie CHERBERO E-posta: Kontakturako datu orria |