Maddi Oihenart

Izan a capella, akustikoki edo musikariz inguratua, Maddi Oihenartek Xiberutarren bizia abesten du. Artzain bizi bat, zorionez eta sufrimenduz, itxaropenez eta oldartzez osatua.

Maddi aurpegi anitzeko kantari aparta da. Eszenatoki gainean delarik, bere ahotsak, bere presentziak entzulea eroso sentiarazten duen halako giro magiko bat sortzen dute.
Baina Maddik ez du beti bakarrik kantatzen. Taula gaina gogotik partekatzen du besteekin, gehienetan Mixel Arotzeren ahotsa eta Mixel Etxekoparren txirula lagun dituela.
Kolaborazio anitz eginak ditu ere, hala nola Sylvain Luc, Lokua Kanza, Keyvan Chemirani, Kepa Junkera, Olatz Zugazti, Peio Serbielle, Anje Duhalde edo Juan Mari Beltranekin…

Trukaketa izpiritu horrekin, Uzbekistanera izan da 2001ean (Ruper Ordorika eta Joseba Tapiarekin) eta laster Georgiara joatekoa da, musikaren hizkuntza unibertsala ezagutzeko eta beste kulturekin partekatzeko asmoz. 

Gaurregun, jazz talde batean ari da Josetxo Goia-Aribe (kantu-egilea, saxofoi joilea), Juantxo Zeberio (pianoa) eta Marc Buronfosse (kontrabaxua) musikariekin.

Maddi Oihenart

Helbidea

Bourg
64130-Gotaine - Gotein

Tel.: 05 59 28 17 82

E-posta: Kontakturako datu orria