Apheça eskuizkribuen transkripzioaApheça agentearen artxiboek informazio garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Horien artean, 1856-1913 artean Argentinara joan direnen atzerriratuen zerrenda, zazpi erregistrotan bildurik. Euskal Argentina elkarteak eskuizkribu hauek artoski numerizatu ditu.
Guillaume Apheça agentearen erregistroak [+] argazki gehiago ikus Lekukotasun adierazgarriaAgentearen dokumentuetan, nahas-mahas, kaierak, klasoreak, gutuneria, orri libreak, hots xehetasun ugari aurkitu dira. Zazpi liburutan, euskaldun eta biarnesen atzerriratuen itsasontziratzeak zerrendatu zituen Guillaume Apheçak. Kasik 15 000 emigrante, gehienak Baxenabarretik eta Zuberoatik, Argentinara bideratu ditu Guillaume Apheçak Jean bere anaiaren kolaborazioarekin. Nabigazio metodoen modernizatzeak eragina ukan zuen emigrazioan. XIX. mende erditsuan, agentziak biderkatu ziren. Euskal Herrian, Baionako Apesteguy agentzia, 11 agenteekin, handiena zen. Donibane Garazin, Etchebarne agentziak 2 agente zeuzkan. Heien artean, konkurentzia bazen. Nahiz nabigazio baldintzak hobetu, batez ere bidaiaren iraupenean bela-untzitik bapore-untzira pasatu zirenean, biziki gogorrak gelditzen ziren. Gehiago jakin:
Eskuizkribuen transkripzioaEuskal Argentina elkarteak erregistroen datu guziak Excel taula numeriko batean kopiatu ditu. Bidaiari bakoitzarentzat, informazio hauek agertzen dira (batzuetan hutsik geratzen direnak):
Adibide bat:1866an, Amorotze-Zokotzeko Sangla familia atzerriratu da, Bordeletik, "Saint-Jacques" untzia hartuz (Hiriart kapitain). Jean aita, Marie ama eta 3 haur (8, 4 eta 2 urtekoak). Bidaiaren dirua zor dute (300 + 300 + 450), Apheçak aitzinatu diena eta Rodes & Hiriart bitartekariek, Argentinan, eskuratuko dutena. Transkripzioaren sareratze egokituawww.eke.org atarian, datubase bat sortu da, urririk galdezkatzen dena. Jatorrizkoaren bertsio egokitu bat da. Publikoak, erregistroen datuen parte bat eskuratzen ahal du, hala nola informazio hauek:
Bilaketa bat abiatu baino lehen, aholku batzuk bilatzailearen gidan. Xehetasun gehiago nahi duenak, Euskal Argentina elkartearekin harremanetan jartzen ahal da.
Guillaume Apheça![]() Berrueta herrian (Zuberoa) sortua, Guillaume Apheça (1828-1919) 1856tik 1913ra emigrazio agente izan zen, Bordeleko Colson agentziarentzat. Egitasmoaren partaideak
Apheça erregistroen sareratzea Euskal kultur erakundeak, Euskal Argentina elkarteak eta Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkarteak eraman elkarlanari esker burutua izan da. |