Euskal kultur erakundea
1990ean sortua den Euskal kultur erakundea, Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak eta Euskal Argentina partaide dituen elkarteen zerbitzuko eman da, Apheça fondoaren datubasea interneten jarriz, www.eke.org bere atarian, ahal bezain publiko zabala hunkitzeko gisan.
EKE-k laguntza ekartzen die alor teknikoan. Datubasearen 15 000 atzerriratuen izenen artean, edonork informazioak xerkatzen ahalko ditu (herria, izen-deitura, abiatze data, etab.), bilaketa motore baten bidez.
Apheça fondoa, Ipar Euskal Herrian aurkitu diren emigrazio agente baten artxibo bakarrak dira. Erregistroen bertsio egokitu honek balio handia dauka, XIX. mende erditsutarik XX. mende hastapen artean, atzerriratu diren euskaldunetaz hainbat xehetasun aberasgarri eskaintzen baitizkigu.