Bilatzailearen gidaEuskal Argentina elkarteak aholku batzuk eskaintzen dizkizue Apheça erregistroen datubasean bilaketak egiteko. Apheça emigrazio agentearen artxiboetan zuen familiako ahaideren bat bilatu aitzin, beharrezkoa da xehetasun hauek kontutan hartzea:
Dena den, Apheça erregistroetan aurkitzen den pertsonaz segurtamen osoa ukaiteko, hobe da ahal bezainbat informazio kurutzatzea (erregistro zibilako aktak, armadako erregistroak, notariakoak, etabar). Xehetasun eta laguntza gehiagorentzat, harremanetan sartu Euskal Argentina elkartearekin. Guillaume Apheça![]() Domintxaine-Berrueta herrian (Zuberoa) sortua, Guillaume Apheça (1828-1919) 1856tik 1913ra emigrazio agente izan zen, Bordeleko Colson agentziarentzat. Euskaldunen Argentina![]() XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu sarean dauden "Euskaldunen Argentina" erakusketaren edukiek. |