Euskaldunen Argentina

Euskaldunen argentina erakusketa

Argentinarako atzerriratzea ez da Euskaldunek ezagutu dituzten atzerriratze uhin handietarik lehena, ez eta azkena ere.

XIX. mendean garapen bete-betean zegoela, gaur egun oraino interes handia eta eztabaida sutsuak sortzen ditu, bereziki gai hauen inguruan : abiatze masibo horien arrazoiak, eguneroko bizitza itsasoz bestaldean, edo itzultzeko ametsa guttitan gorpuztua.

XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.

Egileak dira : Irisarri-Ospitaleko Ondare Hezkuntza Zentroa, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina elkartea, Donapaleuko Baxe Nafarroako Erakustokia eta Kepa Etchandy argazkilaria.

Aurkibidea

  1. Ameriketako lehengusuak
  2. Euskal Herritik Argentinara (2004an)
  3. Abiatzea - Argentinaren deia
  4. Abiatzea - Bidaia
  5. Eguneroko Argentina (1830 - 1930)
  6. Gaurko Argentinan gaindi
  7. Amerikanoa: atzerriratu etorkinaren irudiak
  8. Gutunak
  9. Bideoko pertsonaiak
  10. Bidaia-kronika
  11. Dokumentoak
  12. Argazkiak
  13. Bibliografia

Xehetasunak

Rio Platense

Isa Suarez euskal artista euskal imigrazioko ondorengoen gana izan da, Argentinan eta Urugayen. Behako artistiko bat Hego Amerikako diasporaz.

"Euskaldunak Argentinan" argazki erakusketa

1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkalariak, osaba (aitaren anaia) baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Argazkiak ikus