|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Abiatzea - Argentinaren deia
XVI. mendearen hasieratik, euskal arrantzaleek Ipar Ameriketa dute helmuga (Ternua, Labrador, San Lorentzoko itsasadarra). Portugesak, Bretoiak eta Normandiarrak bezala, hara joaten dira balea eta bakailaoa arrantzatzera. Hego Ameriketako kolonizazioa, bereziki La Platarena (La Plata ibai inguruko eskualdea, gaurko Argentina, Uruguai eta Paraguai zeharkatzen dituena) XVI. mendean hasten da, espainiar esploratzaileen eta konkistatzaileen agintzapean, hauetan anitz Euskaldunak zirela. Orduan, luzaz Espainiara jo zuen Frantziako Euskal Herriko Euskaldunen migrazioa Hego Ameriketako kolonietara desbideratzen da. Joaiteko baimena • 1900eko agorrilaren 13a."Nik, Aguerre Jean izenpetzailea, Behauzeko auzapeza Donapaleuko kantonamenduan, ziurtatzen dut ene herriko Faut Marie andere alarguntsak eman diola, Faut Jean bere hemezortzi urteko semeari, Ameriketara joaiteko baimena. Ez du baimen hau izkirioz eman ahal izan izkiriatzen ez dakielako". La Platako lurraldeetarantz jotzen duen lehen euskal uhin migratzailea (XVI-XVII-XVIII. mendeetan) banakako erabakien ondorioa da. Espainiako koroak bultzaturik, hara abiatzen direnak lur berriak konkistatu nahi dituzten koloniatarrak dira (Juan de Garay bezalakoak). XVIII. mendean, funtzionarioak eta misiolariak ere badira. Bigarren uhin migratzailea (XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran) antolatua
da. Frantziako Euskal Herritik, Biarnotik eta orokorki Pirinioetatik egiten diren lehen abiatze handiak 1830etik goiti garatzen dira, Samuel Lafonek, jatorriz britainiarra den merkatari aberatsak Uruguaiko gobernuari kontratuak proposatzen dizkiolarik, hauetan langileak enplegatzera engaiatzen baita. Orduan Alfred Bellemare Frantsesa Cabo Verde, Kanariak eta Frantziako Euskal Herrira bidaltzen du, tokiko jendeekin solastatu, propaganda egin eta garraioak antolatzeko. Euskaldun atzerriratuak Uruguaira lehenik, eta gero Argentinara bideratuak dira. Alabaina, 1843tik 1851 arte gerla handiak (la guerra grande) Uruguai jotzen du. Bestalde, Manuel Rosas diktadore argentinarra Justo José Urquizak kanporatua da eta azken honek Argentinako ateak zabaltzen dizkie etorkinei. Handik hasten da, Europarrentzat eta bereziki Euskaldunentzat, Argentinarako atzerriratze aro luze bat. 1848tik goiti, Kalifornian aurkitu urreak erakarririk, Euskaldun hauetarik anitzek «Far West» berri hartara jotzen dute. Batzu abeltzaintzan aritzen dira, bertan ugari diren urre-biltzaileen janaria segurtatuz. XX. mendearen bihurgunean, hainbat arrazoirengatik - langile gehiegi, krisialdi ekonomikoa, moneta-arazoak - Argentinarako atzerriratzea guttitzen da, Estatu Batuen onurako. "En Argentina gobernar es poblar" |
La Argentina de los vascos en bertsos
José María Iparragirre | 1820, Urretxu - 1881, Itsaso. |"En todos los países hay buena gente, Autor del célebre himno Gernikako arbola – El árbol de Gernika. En 1885 se exila en América y contrae matrimonio en Buenos Aires con una guipuzcoana. Regresa a su país en 1878. Bertso creado en 2004 por Pierra Lako
"Gracias a esta exposición podremos comprender |