Abiatzea - Bidaia![]() "Uso martxanta"XIX. mendeko atzerriratzea agenteek antolatua eta bultzatua da. Azpi-agenteak enplegatzen dituzte, herrietan eta merkatuetan gaindi ibiltzen direnak. Hauek Eldorado berria goraipatzen diote bertako jendeari, arrakasta soziala Enplegatzaile diru-goseak ala bitartekari arruntak ote dira ? Bi kasuetan, atzerriratze-agenteek helburu bikoitza dute : emigratzaileak aurkitzea eta hauen abiatzeak erraztea.1865-1870. urteetan, atzerriratzearen fenomenoa handituz doa. Atzerriratzeari buruzko 1860ko uztailaren 18ko legeak eta ondokoek, argi erakusten dute frantses gobernuak atzerriratzea, atzerriratze-agenteen eginbideak eta atzerriratuen garraio-baldintzak kontrolatu nahi dituela. 1900ean, administrazio-inkesta bat agindua da Pirinio-Behereetako (1970az geroztik Pirinio-Atlantikoak bihurturik) Mauleko arrondisamenduan (Zuberoa eta Baxe Nafarroako probintziak), hau baita atzerriratu gehienik duen eremua. Helburua fenomeno migratzailea hobeki ezagutzea da, kezkagarri bihurtu baitzaie bai Errepublikari (frantses baserrietako galtze demografikoa eta intsumisioarengatik), bai eta ere Elizari, Argentinan ohiturak lasaikerian eror daitezen eta herrira itzultzen diren «Amerikanoek» eragin kaltegarria ukan dezaten. 1902ko urtarrilaren 7an, Pirinio Behereetako Prefetak gutun bat idazten dio Mauleko Suprefetari: "Hartu ditudan informazioek agirian uzten dute atzerriratze-agenteek emana izan zaien administrazio-baimena gehiegizko moduan erabiltzen dutela. Trikimailu hauek Kontratatzearen interesei kalte handia egiten diete eta komeni da hauekin amaitzea". Elizak ere begi txarrez ikusten ditu abiatze horiek, kapilauek eta misiolariek ere erbesteratzearen bidea hartu arte, atzerriratuen arima «berreskuratzeko» gisan. 1857an, Betharrameko lau misiolari Argentinara iristen dira. 1905ean, Angeluko Serorak Buenos Airesera buruz itsasoratzen dira. Bertan, Euskal-Echeko kideek ongi etorria egiten diete. Nor da abiatzen ?1892ko kongresuko biltzar batean, Etcheverry diputatuak bere departamenduko atzerriratzearen egoera ofiziala aurkezten du (1832-1892 artekoa). Ematen dituen zenbakiek fenomeno migratzailearen parte bat baizik ez dute erakusten, ez baitituzte emigrazio klandestinoa (Gipuzkoako Pasaiako portutik iragaten dena bereziki) edo kontrolatua ez dena (konpainia batzu ez dira Estatuaren zaingoaren pean) kontuan hartzen. - Hiru atzerriratuetarik bi Euskaldunak dira (garai horretan ofizialki egiaztatu diren 79.000 abiatzeak kontutan harturik). - 1856 arte, abiatzeen %72ek La Plata dute helmuga.1849 arte Montevideo da heltze-portu bakarra. Handik aurrera atzerriratuak Buenos-Airesen lehorreratzen hasiko dira. - Emazte gutti dira lehen urteetan : 1832tik 1840 arte: %16; 1856tik 1864 arte: %38; 1875ean: %30.
1900ko administrazio inkestak baieztatzen du kantonamendurik menditsuenek dutela atzerriratu gehien ekartzen. Urte hartan, abiatu nahi dutenen erdia baino gehiago Donibane Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetakoak dira. Apheça deitu artxiboak, lekukotasun adierazgarria![]() Gutuna, Apheça bilduma, Baxe Nafarroako erakustokiko bilduma
Bidaiariak hiru klasetan banatuak dira (gela-klasea, tartekoa eta zubiartea). 1856-1910 epean, zeharkaldiak hiru hilabete (belazko untziz) ala hogeita bi egun (bapore-untziz) iraun dezake. Bidaiatzeko baldintzak biziki gogorrak dira (zorabioa, higiene eskasa, nahasmendua, janari txarra).Abentura handi horren lehen trabak deskubritzen dituzte atzerriratuek. Escualdun baten bihotzminac "Pasaico demboraz, gaitcic erraiteco Eguiateguyk idatzi bertsoak, Leopoldina Rosaren urperatzea 1842ko urtarrilaren 31an Baionako portutik abiatu zen untzia ekainaren 9an urperatu da Uruguaiko Castillos izeneko lurmuturraren parean. 303 bidaiarietarik (hauen artean Euskaldun anitz baziren) 231 hil dira eta 72 bizirik atera dira. Euskaldunen argentina bertsotan
Jose Maria Iparragirre | 1820, Urretxu - 1881, Itsaso. |"Herri alde guzietan jende onak badira Gernikako Arbola himnoaren egilea. 1855ean, Ameriketara joaiten da eta Buenos Airesen ezkontzen emazte gipuzkoar batekin. 1878an itzultzen da Euskal Herrira. 2004an Pierra Lakok sortu bertsoa
"Erakusketa honen medioz ahal dugu konprenitzen |