(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ).
Language Issues
Euskarazko animazioak CETL hitzarmenaren barnean
Helburua euskararen erabileraren azkar-tzea da heziketa egitasmo batzuen
bidez : lehen esperientzia Hendaian eraman izan da, Herriko Etxearen
partaidetzarekin, Familien laguntza kutxak diruztatu C.E.T.L. hitzarmenaren
barnean.
Burasoen artean egin inkesta baten ondoren, 120 haurrek beren
interesa agertu dute euskarazko aktibitateen egiteko. 2003ko
urtarriletik goiti, lau tailer martxan ezarriak izan dira asteazken eta
larunbatetan. Lehen mailako 90 haur inguruk antzerkia, musika, kantua,
adierazpen grafikoa, serigrafia eta arte martzialak landu dituzte.
Ikastaroen ondotik ikusgarri bat eman dute 2003ko maiatzan Hendaiako
Variétés antzokian.
Lehen esperientzia horri jarraikiz, 2003-2004 ikasturteko sartzetik beretik,
Herriko Etxeak berriz abiatzea erabaki du. Bost tailer eskainiak dira
irailetik buruila arte. Esperientzia horrek bertze Herriko Etxeen interesa
piztu du, eta C.E.T.L. baten izenpetzeari pentsatzen dute.
Haltsu - Larresoro - Jatsu - Uztaritze (2005)
« AMETSEN BIDAIA »
Euskal Herritik abiaturik Ametsek bidaia ederra egin du Afrika eta Indietan
gaindi edari magikoa atzeman nahiz …
Hona labur bildurik, 9 gaztetxok Larresoroko kultur-gelan eskaini diguten
ikusgarriaren gaia. Lehen aldikotz, Uztaritze, Larresoro, Haltsu eta Jatsu
herriek, Euskal Kultur erakundearen laguntzarekin, euskarazko animazioak
proposatu die, Bazkoko oporretan, lau herrietako gaztetxoeri. Hiru goizez,
musikan, kantuz, marrazki egiten eta antzerkian ari izan dira. Euskaraz
mintzatzeaz gain, anitz jostatu direla azpimarratu digute, berehala prest
berriz hasteko !